Mondragon formación profesional

MGEPeko goi mailako zikloetako ikasleak atzerrira: Erasmus programa

Letonian, Polonian eta Bulgarian egingo dute hiru hilabetez Dual Orokorrari dagokion egonaldia Erasmus+ Programaren baitan
2024-25 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) heziketa zikloetan ari diren 6 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute Erasmus+ eta HETELen elkarlanari esker.


Aurtengo kurtsoan sei ikaslek bidaiatuko dute atzerrira martxoa eta ekaina bitartean, eta Riga (Letonia), Sofia (Bulgaria), eta Varsovia (Polonia) hirietara joango dira. Goi Mailako Heziketa Ziklo desberdinetako ikasleak dira eta urte t’erdian Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute atzerrian. Ikasleak titulazio hauetakoak dira:

Mekatronika Industriala
Automatizazio eta Robotika Industriala
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
Sareko Informatika Sistemen Administrazioa

Erasmus+ programak gero eta onarpen handiagoa dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen kopuruaren aldetik, eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.

Gozatu esperientziaz eta bueltara arte!

Exit mobile version