Mondragon formación profesional

Sareko Informatika Sistemen Administrazioa: “Klaseak bukatu ostean, enpresara joateko irrikan egon ohi naiz”

Beñat Martiarena Elices, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikaslearen testigantza dakarkizuegu. Beñat, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) zikloko bigarren urtea burutzen ari da DUAL aurreratua formatuan.

 

Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako zikloa (ASIR) egiten ari zara, zergatik aukeratu zenuen ziklo hau egitea eta zergatik MGEP?

Batxilergoa bukatu nuenean Informatika ingeniaritza ikasten hasi nintzen baino ez zitzaidan gustatu, teorikoegia iruditu zitzaidan. Nik praktikoagoa zen zerbait nahi nuen, lan mundura azkarrago bideratuko ninduena, beraz goi mailako ASIR  ziklo hau egitea erabaki nuen.

Ikasketak Arrasaten egin nahi nituen, eta nire aitak MGEP gomendatu zidan, berak hor ikasi zuelako. MGEP-ek inguruko enpresekin harreman ona dauka eta gainera ikasketak DUAL formatuan egiteko aukera eskaintzen du. Horrek lan mundurako sarrera asko errazten duela uste dut.

Nolakoa izan DUAL esperientzia, lana eta ikasketak uztartzea zaila izan al da?

Guztiz kontrakoa esango nuke, egunero klaseak amaitu eta enpresara lan egitera joateko irrikan egoten naiz. Praktikak ONEN PRO enpresako zerbitzu bitartez KIRO Grifols enpresan egiten ditut, eta oso gustura nago, egiten dudan lanarekin asko disfrutatzen dut. Zorte handia izan duen pertsona naizela uste dut, gustuko lana egiteko aukera daukat eta gainera etxetik oso gertu.

Eta alde akademikoa, zer moduz joan da?

Akademikoki ere oso ondo joan da, nota onak atera ditut bi urte hauetan. Ikasitako gaiak oso gustuko izan ditut eta erronketan oinarritutako metodologia ere oso egokia iruditu zait. Erronketan errealitatearen simulazioak egiten dira eta horrekin asko ikasten da. Baino, esango nuke, ikasketa gehien aberasten duena DUALa dela. DUALa enpresan egiten da eta hori ez da simulazio bat, benetako arazoak daude, eta daukazun ardurak ere benetakoa da. Horrek gauzak serio eta zentzuz egiten erakusten dizu, oso baliagarria da.

Exit mobile version