Neskak protagonista MGEP-eko Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazio zikloan.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) eskaintzen den Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloan, aurten 18 pertsona berri matrikulatu dira eta horietatik erdiak, neskak izan dira.
Aurreko urteetako nesken matrikula kopuruarekin alderatua, aurtengoak, gorakada nabarmena eta deigarria ekarri du ziklo honetan. Ikasturte honetan ildo honetatik jarraituko dugu lanean, bai ziklo honetara eta beste guztietara ahalik eta neska gehien erakartzeko asmoarekin, kanpaina desberdinak bultzatuaz.
Neskek zeresan handia izango bait dute etorkizuneko ingurune industrialetan eta Mondragon Goi eskola politeknikoan beraien talentua garatzeko aukera eskaini nahi diegu.
Nesken presentzia MGEP-eko Lanbide Heziketan (lehen eta bigarren mailako ikasleak kontutan edukita):
Goi mailako zikloak:
-Automatizazio eta robotika industriala: %13,2
-Sareko Informatika Sistemen Administrazioa: %9,5
-Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa: %33,3
-Fabrikazio mekanikoko diseinua: 40%
-Mekatronika Industriala: %3,2
Espezializazio zikloak:
-Industria mantentzearen digitalizazioa: %0
-Eragiketa-teknologien inguruneetako zibersegurtasuna: %11,8
Profesionaltasun ziurtagiriak (C graduak):
– Mekatronika Industriala: %16,7
Amazon aprendizen programa:
– Mekatronika Industriala: %17,8


+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu