Jon Torres Loiti, Erasmus+ programaren barruan, Rigan (Letonia) egon da praktikaldia egiten. Egonaldian, Marupes Valts Gimnazija zentroan lagundu zuen informatikako arloan, hainbat zeregin teknikotan. Jonek Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko (ASIR) goi mailako zikloa amaituko du ikasturte honetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP), azken hilabeteak atzerrian eman ondoren.
Zergatik erabaki zenuen Sistema Informatikoen Administrazioko (ASIR) goi mailako zikloa?
Informatikan ona nintzela uste nuen, orduan informatika munduan sartzea erabaki nuen.
Zergatik MGEP?
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) aukeratu nuen eskaintzen duten ikasketa mota egokiena zela iruditu zitzaidalako.
Nola konpontzen zara ikasten? Zer moduz irakasleekin harremana? Zer moduz ikasleen arteko lan giroa?
Ikasketa orduan nire kabuz egotea gustatzen zait, baina MGEP eskaintzen duten talde lanetan gustora sentitu nahiz, klasekideekin eta irakasleekin harreman ona eduki dut, eta lan giroa ez da txarra izan.
ETHAZI metodologiarekin, zer nolako erronkak egin dituzue? Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
ETHAZI metodologiari esker erronka ugari landu ditugu, hala nola zerbitzariak konfiguratzea, sareen diseinua eta segurtasun-kopien automatizazioa. Esperientzia oso aberasgarria izan da, lan-mundu errealera gerturatzen gaituen jarduera praktikoa delako.
Noiz, nola piztu zitzaizun gogoa ERASMUS+, atzerriko esperientzia izateko? Zein motibazio?
Betidanik izan dut atzerrira joateko gogoa, eta posible zela jakitean, argi neukan egin nahi nuela.
Nora joan zinen? Non bizi zinen?
ERASMUS+ esperientzia Rigan (Letonia) bizi izan dut, lana egiteko helburuarekin eta Ikasle residentzia batean egon naiz bizitzen.
Zein enpresatan? Nolakoa da enpresa hori?
Marupes Valts Gimnazija deituriko ikastola batean, eskola handi bat da, 6-18
urteko ikasleekin.
Ze lanak egiten zenituen?
Nire lan nagusia informatika teknikariari laguntzea izan da, gehienetan chromebook-ak gelaz aldatzea izan da, baina baita ere beste lan ugari egin ditut.
Zer ikasi duzu enpresan?
Arduraduna izatea ikasi dut, baita ere informatikarekin erlazionatutako gauza asko.
Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu?
Bai, adibidez windows sistemarekin ikasi duguna.
Zure gaur egungo esperientziak zein ekarpenak egin dizkizu pertsona bezala? Zure formakuntza prozesuan? Zure etorkizuneko lanerako?
Esperientzia honi esker, autonomoagoa izaten ikasi dut, egoera berrietara egokitzeko gaitasuna landu dut eta beste kultura batzuk hobeto ulertzen ikasi dut. Aldi berean, arlo profesionalean nire ezagutza zabaldu dut eta lan mundurako oso baliagarria den esperientzia lortu dut.
Orain daukazun ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?
Nire helburua hurrengo urtean unibertsitatera joatea da.