Mondragon formación profesional

DUAL praktikak Atzerrian: Cluj Napoca-n (Errumania) – Eneko Carrero Mekatronikako ikasleari elkarrizketa

Eneko Carrero Garcíak, DUAL programaren barruan,  partikak Cluj Napoca hirian (Errumania) burutu zituen, Mondragon Goi eskola Politeknikoan (MGEP) Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloa burutzen ari zela. Hemen duzue berari jasotako testigantza.

 

Zergatik aukeratu zenuen Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloa?

2023-2025 ikasturtean Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloa egitea aukeratu nuen, aurretik Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako zikloa eginda nuelako eta ikasketa ildo berdina jarraitzen zuelako. Kurrikuluma osatzeko aukera oso egokia iruditu zitzaidan.

 

Zergatik MGEP?

Aurretik egin nuen goi mailako heziketa zikloa ere MGEP-en egin nuelako eta lan mundura irteera asko eskaintzen zituela ikusi nuelako. Horretaz gain eskolak eskaintzen zituen baliabideak onak iruditu zitzaizkidan eta horrek aukera erraztu zuen.

 

Nolakoa izan zen ikasketa prozesua, irakasle eta ikaskideekin izan zenuen harremana?

Ikasteko ondo konpontzen nintzen, ikaste ohitura bat hartu nuen eta egunero pixka bat eginez nahikoa zela ikusi nuelako. Irakasleekin harreman ona izan da uneoro eta ikasleen arteko giroari dagokionez, oso ona izan da, hainbat afari egin ditugu elkarrekin.

 

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?  Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Lehengo mailan bi erronka nagusi egin ditugu, lehengoa ULMA Packaging-ekin batera egin dugun erronka bat. Erronak honetan ULMA azpimultzoak desmuntatu, muntatu eta aztertu ditugu. Bigarrena igogailuaren erronka izan da, igogailu baten estruktura, polea sistema eta programaketa atala egin behar izan dugu.

Bigarren mailan bi erronka printzipal egin ditugu, lehengoa zulagailuaren erronka izan da, non zulagailu komertzial bat desmuntatu, ulertu eta hobekuntzak jarri dizkiogu. Bigarren erronka erreduktorearen erronka da, non fresa baten erreduktorea desmuntatu, mantenua egin diogu eta berriz muntatu dugu.

 

Noiz , nola piztu zitzaizun atzerrian esperientzia bat izateko gogoa ?

Heziketa zikloa hasi nintzenean banekien atzerrian praktikaren bat egitea nahi nuela, robotika industrialeko aurretik egindako heziketa zikloan DUAL aurreratua egitea aukeratu nuelako eta urte honetan esperientzia berri baten bila nenbilen.

 

Noiz joan zinen? Nora?

Martxoak 10ean Errumaniara etorri nintzen, zehazki Cluj Napoca deituriko hiri batean nago. Gruia deituriko auzo batean bizi nahiz nire kabuz pisu txiki batean.

 

Zein enpresatan zaude?

Esperientzia hau ULMA Packaging-i esker egin ahal izan dut. Urte osoan zehar DUAL aurreratua egiten haritu nahiz bertan, eta epe honen amaieran 2 hilabetez Errumaniako plantan lan egiteko aukera eman didate.

ULMA Packaging, izenak esaten duen bezala Packaging sektorean dago, hau da, janaria eta beste hainbat produktu enpaketatzeko makinak egiten dituzte mundu mailan.

ULMA Packagin-en fabrikatzen den produktuetako bat

 

Zeintzuk izan dira Errumaniako plantan izan dituzun zeregin nagusiak?

Errumanian bi zeregin mota desberdin izan ditut: bat LEAN-ean makinak muntatzen, eta bestea makinentzako azpimultzoak muntatzen.

Nire lanak garrantzia handia izan du, egiten ditudan makinak ondoren Oñatiko plantara bidaltzen direlako, ondoren bertatik saltzeko. Egiten ditudan azpimultzoak garrantzitsuak dira, makinak LEAN-ean muntatzeko, aurretik azpimultzoak muntatuta egotea beharrezkoa delako.

 

Zer ikasi duzu enpresan egon zaren hilabeteetan?

ULMA taldea mundu mailan indarra duen talde bat dela ikusi ahal izan dut, ezaguna dela merkatu desberdin askotan, eta eragina duela pertsonen egunerokotasunean. Horretaz gain Errumaniako plantaren garrantzia oso altua dela ere ikusi ahal izan dut, makinak muntatzeko erabiltzen diren azpimultzo asko Errumaniako plantatik bidaltzen baitira.

 

Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu?

Mekatronika zikloaren lehen mailan Makinen Elementuak eta Sistema Elektrikoak deituriko ikasgaiak dira batez ere landu ditudanak, muntaia elektriko eta mekanikoan egiten dudalako.

 

Zure gaur egungo esperientziak zein ekarpenak ekarri dizkizu pertsona bezala?

Pertsona bezala esango nuke esperientzia honetan nire burua probatu dudala egoera desberdin askotan eta bizitza independentea izatearen esperientzia bizitzen nabil.

Puntu berdinera metodologia desberdinen bidez iritsi daitekeela era ikasi dut, ikasketa mailan izandako ekarpena izan da hau.

 

Zein asmo dituzu etorkizunerako?

Esperientzia honen ondoren, Dual aurreratuaren kontratua bukatu arte ULMA-ren Oñatiko plantan lanean jarraituko dut, eta hau bukatzerakoan, bertan jarraitzeko aukera eta kontratua eskaini didate. Oso gustura nago.

Exit mobile version