Azaroaren 19, Confebask-ek antolatutako Euskal Enpresa & LH 32. Ekitaldia burutu zen. Ekitaldiaren helburu nagusia, Euskadin azken urteetan ematen ari den enpresa eta Lanbide Heziketaren arteko harreman sendo eta oparoa goraipatzea izan zen.
Urte guzti hauetan, enpresa eta Lanbide Heziketaren arteko harreman honek, onura handiak ekarri dizkie parte hartu duten ikasle eta enpresei eta kolaborazio oparo baten eredu bezala har daiteke, bai estatu mailan eta baita Europa mailan ere.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) ere euskalduna jauregian burutu zen ekitaldian parte hartu zuen, azken urteetan, lanbide heziketa dual batekiko duen bere konpromezua sendoa berretsiz.
Etorkizunean ere, MGEP-en, Lanbide Heziketa DUAL baten alde egiten jarraituko dugu, gure balio erantsi nagusi bezala, eta ikasle eta enpresen onuraren alde.