Mondragon formación profesional

Mekatronika industriala: “Neskei ziklo hau egitea gomendatuko nieke, gizonezkoek bezain beste balio baitugu”

Jone Etxeberria Zabaleta, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikaslearen testigantza , dakarkizuegu. Jone Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloko bigarren urteko ikasketak burutzen ari da. Zikloari dagozkion ikasketak, laster hasiko duen DUAL aurreratua programaren ondoren bukatuko ditu.

Elizondokoa (Baztan bailara) izanik, zergatik aukeratu zenuen MGEP zure ikasketak burutzeko?

Batxilergo zientifiko teknikoko ikasketak amaitu ostean, mekatronika industrialeko goi mailako ziklo bat egin nahi nuen. Argi nuen ikasketak euskaraz egin nahi nituela eta Iruñan ez nuen aukerarik ziklo hau euskaraz egiteko, beraz beste aukera batzuk aztertu ondoren, MGEP-era etortzea erabaki nuen. Baztandik urrun gelditzen da Arrasate, baino beste ikaskide butzurekin pisu bat daukagu alokairuan eta horrela, ikasketak, joan etorrian ibili gabe burutu ahal izan ditut.

Eta zergatik aukeratu duzu mekatronika industrialeko goi mailako zikloa?

Aitak nekazaritzako makina eta ibilgailuen konponketarako tailer bat dauka eta txikitatik gustatu izan zait mundu hori. Nire gaztaroa destorniladore artean pasa dudala esan nezake. Gauzak aztertu eta konpontzea asko gustatzen zait, zoriontsu naiz makinak konpontzen nabilenean, etxera olioz zikinduta iristen naizenean. Orain arte, aldagaien biltegiko kudeaketa lanetan aritu naiz gehienbat, baino nik argi neukan traktoreak eta nekazal makinak konpondu nahi nituela, beraz mekatronikako zikloa egitea erabaki nuen.

Ez da ohikoa neskek lan hauek aukeratzea, klasean ere neska bakarra zara, nola ikusten duzu egoera hau?

Egia da nekazal munduan nesken presentzia baxua izan dela historikoki eta gaur egun ere kosta egiten da neskak ikustea, nahiz eta gauzak gutxinaka aldatzen ari diren. Gizon asko aurrituta gelditzen dira tailerrean ikusten nautenean. Errespetu falta ugari ere pairatu behar izan ditut gai honen inguruan, “uste nuen zuk ofizinan bakarrik lan egiten zenuela” eta antzeko esaldiekin. Nik argi daukat, neskek gizonek bezainbeste edo gehiago balio dugula tailerreko lanak aurrera ateratzeko, eta horregatik neskak ziklo hau egitera animatuko nituzke.

Nolakoa izan da MGEP-en bizi izandako esperientzia?

Eskolan oso gustura ibili naiz. Gehien nabarmenduko nukeen aspektua praktikotasuna izan da. Kontzeptu teorikoez gain, praktika eta erronka asko egin ditugu, mundu errealeko arazoak jarri dizkigute mahi gainena eta guk, zerotik hasita, irtenbidea aurkitu behar izan diegu. Hori asko gustatu zait, ikasketei zentzu oso praktikoa ematen zaio MGEP-en.

Zer asmo dituzu etorkizunari begira?

Ikasketak bukatzeko DUAL aurreratua programa egitea falta zait. Ondoren aitarekin lanena hasi nahiko nuke, tailerrean, nekazal makinaria konpontzen. Hori da gustatzen zaidana eta hartan lan egin nahiko nuke etorkizunean.

Exit mobile version