Mondragon formación profesional

Dena prest GOIAZ azokarako

Aurten ere, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) Arrasaten burutuko den GOIAZ azokan parte hartuko du. GOIAZ azokan, debagoienean dauden Lanbide Heziketarako aukera desberdinak aurkeztuko dira, eta ikastetxeek beraien eskaintzak plazaratuko dituzte.

Azoka, martxoaren 25 eta 26 bitartean burutuko da, Arrasateko Kulturate egoitzan. MGEP ere bertan egongo da, ohiko Lanbide Heziketaren inguruko eskaintza aurkeztu nahirik:

 

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Automatizazio eta Robotika Industriala D (Euskaraz)

Sareko Informatika Sistemen Administrazio (ASIR) D (Euskaraz)

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa A (Erderaz)

Fabrikazio Mekanikoko diseinua D (Euskaraz)

Mekatronika Industriala D (Euskaraz)

BERRIA: Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria D (Euskaraz)

 

ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK

Industria Mantentzearen Digitalizazioa D (Euskaraz)

Eragiketa Teknologien Inguruneetako Zibersegurtasuna A (Erderaz)

 

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK (C GRADUAK)

Sistema Mekatroniko Industrialen Muntaketa eta Ikuspena A (Erderaz)

Sistema Mekatroniko Industrialen Diseinua A (Erderaz)

 

Nobedade garrantzitsu bezala, aurten ENERGIA BERRIZTAGARRRIEN Goi Mailako Zikloa aurkeztuko du MGEPek, 2026-2027 ikasturtean martxan jarriko dena.

Bertan elkar topatzea espero dugu!

Exit mobile version