Mondragon formación profesional

Sareko Informatika Sistemen Administrazioa: Erasmus+ programa. Praktikak Sofian (Bulgaria)

Joseba Garcia Blanco, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikaslearen testigantza dakarkizuegu. Josebak, Sareko informatika sistemen administrazioa ikasi ostean, praktikak Erasmus+ programaren barruan burutu ditu Sofia-ko (Bulgaria) enpresa baten.

Zergatik erabaki zenuen Erasmus+ programan parte hartzea?

Egia esan, une hartako berotu bat izan zen, niretzat esperientzia guztiz berria izango zelako. Hasiera batean, lehen kurtsoaren amaieran, irakasleek esan komentatu zidaten atzerrian praktikak egiteko aukera. Hasieran ez zitzaidan oso ideia ona iruditu, etxetik kanpo denbora luzea pasatzeak ez ninduen konbentzitzen. Baino bigarren ikasturte hasieran, beldurrak alde batera utzi eta programan izena ematea erabaki nuen.

Non ibili zara? Nolakoak izan ziren lehen egunak?

Gure hegaldia otsailaren 26an irten zen Madrildik, eta hiriburura aurreko egunean joatea erabaki genuen, hegaldia hartzeko orduan lasaiago ibiltzeko. Hurrengo egunean hartu nuen Sofiara (Bulgaria) zihoan hegaldia.

Sofian, WORKNOMADS LAB HOTEL izeneko hoteleko ikasle egoitza batean bizi gara. Egoitza honetan beste egoiliarrekin partekatutako gunea desberdinak ditugu, hala nola, sukaldeak, lan egiteko guneak,… Hasieran, eguneroko janaria egoitza zerbitzuen barnean zegoela uste izan genuen, baino laster ikusi genuen janaria guk erosi eta prestatu beharko genuela, beraz, elikadura kontua hala nolakoa izan da, ahal dugun neurrian konpondu gara. Egoitzako gelak erosoak eta nahiko zabalak dira eta orokorrean gustura egon garela esango nuke.

Zein enpresetan egin dituzu praktikak?

Praktikak egin ditudan enpresaren izena INTEGRATOR JSC da eta bere negozioa, beste enpresei zerbitzariak saltzean datza, enpresa hauek beraien prozesuak automatizatu ditzaten.

Eraikina tranbia-geltoki baten aurrean dago, eta horrek oso irisgarri egiten du. Ez da beste enpresa batzuk bezain handia, baino oso modernoa da, kodedun ateak dizute gela desberdinetara sartzeko adibidez. Eraikinak 3 solairu ditu eta guk lehenengoan lan egiten genuen, hor baitzegoen enpresako zerbitzari nagusia eta praktiketan sortzen ari ginen zerbitzari berria. Solairuan gune komunitario bat eta sukaldea ere bazeuden, beraz ez genuen goiko solairuetara igo beharrik.

Zein izan da egin duzun lana?

Sareko sistemen administrazioaren inguruko proiektua garatzen ibili gara, zehazki, zerotik hasita, adimen artifizialeko zerbitzari bat sortzen ibili gara. Zerbitzaria zertarako sortzen ari ginen ezin dut aipatu, proiektuaren inguruko konfidentzialtasun arrazoiengatik, baino , bai, orokorrean esanda, zerbitzari bat martxan jartzen ibili gara hilabete hauetan.

Nolakoa izan da esperientzia, zer ikasi duzu?

Niretzako garrantzitsuena talde lana izan da, taldean lan egiten ikasi behar izan dut eta esperientziak asko lagundu dit arlo horretan hobetzen. Gero enpresa baten egunerokoaren inguruko gauzak ere ikasi dut: Puntualtasunak duen garrantzia, maila nagusietan dauden langileekin izandako harremanetan eduki beharreko errespetua, edozein gorabeheraren ahalik eta azkarren abisua emateak duen garrantzia…

Klasean ikasitakoak zerbaitetarako balio izan al dizu?

Bai, 2 ikasturte hauetan asko ikasi dut goi mailako zikloa egin dudan bitartean, baino enpresan arazo errealak kudeatu behar izan ditut eta horrek gauza berriak ikastera behartu nau. Adibidez Linux interfaze batekin lan egiten ikasi behar izan dut, eta alde horretatik, MGEPetik laguntza izan dudala ere aipatu nahiko nuke, bertako irakasleek lagundu baitidate behar nituen kontzeptu teorikoak lantzen enpresan lanenean nenbilen bitartean. Hau guztia egiten ari nintzela, egiten ari nintzen lanak gaitasun tekniko handiak behar zituela konturatu nintzen, gauza oso konplexuak garatzeko gai nintzela.

Ze ondorio aterako zenituzke Erasmus esperientzia honetatik?

Oso esperientzia aberasgarria izan da, eta hobetzeko balio izan dit. Enpresan pertsona ugarirekin erlazionatu behar izan dut eta horrek gaitasun hori lantzen lagundu dit, nire buruarengan konfiantza gehiago hartzen, ezagutzen ez dudan jendearekin erlazionatu behar dudanean. Inoren laguntzarik gabe, bakarrik moldatzen ere ikasi dut, egia esan, ez dut beste erremediorik izan, kanpoan nagoelako eta ingurukoen laguntzarik ez nuelako. Orokorrean, esperientzia honek eguneroko bizitzan hobeto moldatzeko gaitasunak lantzen asko lagundu dit. Orain ikus dut, hasieran nituen beldur horiek ez zutela izateko arrazoirik eta kanpora joateko aukera izango banu ez nuke zalantzarik edukiko, oso esperientzia ona izan baita.

Ze plan dituzu etorkizunerako?

Hurrengo urtean automatizazio eta robotikako goi mailako zikloa hasi nahiko nuke eta hori bukatzean, zibersegurtasun munduan sartu nahiko nuke.  Nire helburu nagusia DUAL intentsiboko programan sartzea izango da, ikasten ari naizen bitartean enpresa batean praktikak egin ahal izateko.

Udan Fagor-en hasiko naiz lanean eta etorkizunera begira, nire aitaren ezagun baten enpresan lan egitea gustatuko litzaidake, zibersegurtasunaren inguruko lanak burutzen. Esan didanez, enpresak munduko herrialde desberdineko bezeroei eskaintzen dizkie zerbitzuak eta bidaiatzeko aukera izango nuke, beraz interes handia daukat aukera horretan.

Exit mobile version