Mondragon formación profesional

Automatizazio eta Robotika Industriala: ” DUALa aurrera zoan heinean gero eta ardura handiagoko lanak egiteko aukera izan dut enpresan”

Julen Lucena Caballero Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikaslearen testigantza dakarkizuegu. Julenek Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako heziketa zikloko Ikasketak buru ditu, DUAL intentsibo programaren barruan.

Zeintzuk izan dira MGEP eta Automatizazio eta Robotika industrialeko zikloa aukeratzeko arrazoiak ?

Duela urte batzuk, batxiler zientifikoko ikasketak burutu nituen Legazpiko Haztegi ikastolan, eta bertan, aukerako ikasgai bezala marrazketa tekniko aukeratu nuen. Asko gustatu zitzaidan ikasgai hau eta horrek mekanika eta muntaiarekin zerikusia zuten ikasketak egitera eraman ninduen. Argi neukan ikasketak praktikoak egin nituela, eta Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloan izen ematea erabaki nuen. Ziklo horretan makinen programazioa eta elektronika ere lantzen ziren eta guzti hori oso interesgarria iruditu zitzaidan. Ikasketa horiek bukatu ostean, Mantentze Industrialaren Digitalizazioko Espezializazio ikastaroa egitea erabaki nuen. Hiru urte hauen ostean Elektrizitatea eta elektronika munduan ez nuen nire burua, arlo mekanikoan bezain indartsu ikusten eta hori izan da ziklo hau egitera eraman ninduen arrazoia, nire prestakuntza hobetu nahi nuen, mundu hori ere gustuko dudalako. MGEPen aurretik izandako esperientzia oso ona izan zen eta ez nuen zalantzarik izan ikasketa zentroa aukeratzeko garaian.

Nolakoa izan da MGEPn bizi izan duzu esperientzia?

Oso ona, esango nuke hiru urte hauetan asko eboluzionatu dudala pertsona moduan. Automatizazio eta Robotikako ziklo honetan ikasteko interes handiarekin jardun dut, eta motibazio maila altua izan da, ikasketei zentzu oso praktiko eta erreala ikusten nielako. Heldutasun maila ere desberdina izan da lehen urtearekin alderatuta, eta horrek talde lanetan ardura eta lidergoa hartzera eraman nau, eta aurreko urteetan nire buruan irabazi dudan konfiantzak lan zailenak, beldurrik gabe, nire kargu hartzeko gaitasuna eman dit. MGEPen oso gustura ibili naiz ikasketak burutzen eta gainera DUAL Intentsiboko programetan parte hartzeko aukera izan dut, ikasketak burutzen nituen bitartean, enpresan lanenean ibili naiz, bi aspektuak uztartuz, eta horrek asko laguntzen zaitu, guztiari zentzu eta helburu bat ikusten laguntzen baitizu.

Non ibili zara DUAL intentsiboa egiten?

Legazpiko ULMA Packagin enpresan ibili naiz, etxetik gertu. Hasieran film extensibleen linean hasi nintzen lanean, makinetarako azpimultzoak osatzen. Lan hau nahiko erraz menperatu nuen eta muntaia konplexuagoak egiteko aukera izan nuen, hau da azpimultzo desberdinak zuenean makinetan muntatzen. Azken hilabetean, “Bertikaletara” eraman naute. Muntaia hauek ez daude estandarizatuak, bezeroaren araberakoak direlako, eta beraz, aurrekoak baino muntaia konplexuagoak dira. Oso gustura nago enpresan izan dudan eboluzioarekin, DUALa aurrera zoan heinean gero eta ardura handiagoko lanak egiteko aukera izan dut.

Zer plan dituzu etorkizunerako?

ULMA Packagin-en lanean jarraitu nahiko nuke, ea bazkide izateko aukera dudan, enpresan oso gustura bainago, oso giro ona dago eta langileok elkarri laguntzen diogu. Gainera lantegia Legazpin, herrian bertan daukat eta hori abantaila handia da. Etorkizunean ikasten jarraitzea ere ez dut baztertzen, Energia Berriztagarrien ziklo berriak interes handia sortu dit, elektrizitatearekin zerikusi zuzena duelako.

Exit mobile version