Mondragon formación profesional

Mila esker Osane!

Asteazkenean Osane Lizarralderen agur bazkaria ospatu genuen. 40 urte luzez Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Lanbide Hizketarekin zerikusia duten ardura askoren inguruan lan egin ostean, Osaneri jubilazio garaia iritxi zaio.

Bere ibilbidean batez ere bi arlo nagusitan nabarmendu nahi genuke:

Alde batetik, MGEPeko DUAL programaren arduradun bezala egindako lana aipagarria izan da. Esan genezake, Eskolan, nahi izan duten ikasle guztiek, Ikasketak DUAL intentsibo programaren barnean egiteko aukera izan dutela. Emaitza hauek, urte guzti hauetan enpresa desberdinen eta ikasketa zentroaren artean sortu den konfiantzako harreman sendo bati esker gertatu da. DUALA gure identitate ikur eta balio erantsi nagusia da gaur egun Lanbide Heziketan.

Beste aldetik, Osanek orientazio taldean gogor lan egin du eta Blog hau ere berari zor diogu. Bertan ikusi daitezkeen sarrera asko Osanek idatziak izan dira eta bere dedikazioa eta Kostantzia etengabeak izan dira urte guzti hauetan.

Eskerrak eman nahi dizkizugu denagatik Osane! Orain atseden hartu eta bizitzaz gatzatzea tokatzen zaizu. Guk, seguru faltan botako zaitugula.

Exit mobile version