Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP), mekatronika industrialeko goi mailako zikloan ari diren ikasleak, erronketan oinarritutako metodología murgilduta daude dagoeneko (ETHAZI). «0. erronka» egin ostean, lehen erronka burutu dute.
Zer egin duzue erronka honetan?
JULIANA SALINAS:
Erronka honetan Lanbide Heziketako eraikin bat diseinatu behar izan dugu. Horretarako, eraikinak zer tailer eta ikasgela izango zituen erabaki dugu, baita zer baliabide gehiago beharko ziren eta espazioen banaketa ere.
Nola joan da erronka?
ENEKO HERRERO:
Erronkari esker, eduki teorikoak praktikan jartzeko aukera izan dugu. Klaseak askoz eramangarriagoak dira horrela.
Zer iruditzen zaizue ikaskuntza-metodologia hau?
GORETI BARRUTIETA:
Ikasketa prozesua askoz errealagoa da horrela. Arazo errealei irtenbidea ematen diegunez, gauzak hobeto ulertzen ditugula uste dut.