MGEPeko goi mailako heziketa zikloetako ikasleak Enpresa eta Ekimen Sortzaileen ferian beraien lanak aurkezten
Otsailak 14an, MGEPeko 49 ikaslek, denak ere Goi Mailako Lanbide Heziketako bigarren mailako zikloak ikasten ari direnak, EIE moduluaren baitan (Enpresa eta Ekimen Sortzailea), Tknikak Eibarren antolatzen duen Azokan parte hartu zuten. Bertan, ikasle hauek, 12 talde ezberdinetan banaturik, kurtso honetan zehar Ikasenpresa-Urratsbat metodologiaren baitan lantzen joan diren negozio-ideien proiektuak azaldu zituzten.
Hauen arten, besteak beste ondorengoak zeuden: web orriak sortzea, ileapaindegietan hitzorduak kudeatzeko aplikatiboa, 3D piezak neurrira ekoizteko zerbitzua edota futbol partiduetan epaile lanetan gizakiak aritzearen ondorioz sortzen diren akatsak murrizteko sistema bat.
Hona hemen ikasleak azokan beraien lanak aurkezten zeuden tarteko argazki bilduma bat:
Argazkian agertzen diren Fabrikazio mekanika diseinuko ikasleak laser bitarteko inpresioak diseinatzen dituen enpresa bat sortzeko lana aurkeztu dute bertan.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu