Iker Zubizarreta, Mekatronikako MGEP Goi Mailako Heziketa Zikloko ikaslearen testigantza


Gaur Iker Zubizarretarekin izan gara,  Mondragon Goi Eskola Politeknikoko, Lanbide heziketako (LH edo FP)  mekatronika industrialeko ikaslea.

Zein ikasketa egin dituzu mekatronika hasi aurretik?

Batxilergoa amaitu eta gero zikloan hasi nintzen. Honetaz gain begirale titulua ere atera nuen haurrekin denbora librean aritu ahal izateko eta nahiz eta nire hasierako asmoa irakaskuntzan aritzea zen, bertako langile beharren falta eta irakasle on bat izateak dituen zailtasunak ikusirik, nahiago izan nuen  mekatronikako  goi mailako zikloan sartzea.

Zer moduz ikusten duzu zure burua ikasle gisa?
Orain egiten hari naizen ikasketak benetan nik aukeraturikoak direnez esango nuke denbora hobeto aprobetxatzen dudala eta lan gehiago egiten dudala, gusturago eta motibatuago bait nago eta horrek bere ondorioak bait ditu. Gainera hezkuntza formalaren bukaera geroz eta hurbilago ikusten dut, eta horrek ere motibazioa indartu egiten du.
Zein iritzi duzu Mondragon Goi Eskola Politeknikoak aplikatzen duen hezkuntza metodologia praktikoari buruz?
Erronkek asko laguntzen dute ikasterak orduan, lan giroa simulatzeko egokia dela esango nuke, taldearen barruan bakoitzak ahal duena ematen du eta kide bakoitzak bere trebetasunak baliatzen ditu lana ahalik eta ondoen irten dadin enpresa baten egiten den bezala. Gainera proiektuak guk antolatu behar ditugu, lanari nondik ekin, bakoitzak zer egin, nola, lanaren barruan epemuga txikiak jarri lana berandu ez entregatzeko… eta hori da azken finean enpresa batean egiten dena beraz simulazio bezala oso lagungarria da.
Heziketa zikloko 2.mailan DUAL formatua aukeratu duzu, dagoeneko Ulma Packaginen zaude lanean?
Bai, DUALa  egiteak abantaila handiak ematen ditu, ez bakarrik ekonomikoak. Lanean hasteak klaseko teoria beste perspektiba batekin ikusten laguntzen dizu eta gainera lan hori errealitatean zelakoa den behatzeko aukera ere bai. Horregatik eta urtebeteko esperientzia irabazteagatik uste dut DUALa moduluetako hezkuntza modu egokiena dela bai enpresentzako eta baita ikasleentzako ere.
Eta bukatzeko, etorkizunera begira, ze asmo duzu?, ikasten jarraitzeko asmoa duzu?
Usted dut orain eginiko ikasketak ez direla nahikoa izango etorkizunerako, teknologia asko aurreratzen ari da eta aurreratzeko asko du oraindik. Kalitatea hobetzeko ez bada, naturarekiko harremana hobetzeko izango da edo bestela beste zehozer, baina kontua da langileok hezkuntza konstante batean mantendu beharko garela denbora berriei heldu eta atzean ez geratzeko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu