Ibai Portalo, GMHZ Mekatronika Industrialeko ikaslearen testigantza


Ibai Portalo, MGEPeko Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zizkloko ikaslea da eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan izan duen experientzia gurekin partekatu du:

Zergatik erabaki zenuen goi mailako zikloa ikastea?

DBH bukatzear nengoela ez nekien nire ikasketak nola bideratu; alde batetik, kirol mundua asko gustatzen zitzaidan eta bestetik, industria. Azken honek irteera asko zituela pentsatu nuen baina 8 ordu makina batean egotea oso aspergarria zela iruditzen zitzaidan, horregatik mantenimenduko erdi zikloa egitea aukeratu nuen. Hau egiten nenbilela asko gustatzen hasi zitzaidan eta bukatzerakoan ziklo honen jarraipena egitea pentsatu nuen, erdi mailako zikloa motz gelditu zitzaidalako, horregatik gaur egun egiten nagoen goi mailako zikloa aukeratu nuen, mekatronika industriala hain zuzen.

Zergatik MGEP?

Bi aukera nituen buruan; Bergaran edo Arrasaten egitea, horregatik ate irekietara joatea erabaki nuen, ikusteko ea bi aukera horietatik zeinek erakarriko eta zeinekin ikas nezakeen gehien ikasgai eta gaitasunen arabera. MGEP oso aukera ona zela iruditu zitzaidan tailerrak, ikasgaiak… oso interesgarritzat ikusi nituen (zer materialekin lan egin behar nuen, baliabideak bereziki), eta horrek baldintzatu zuen nire erabakia.

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

ETHAZI metodologian hainbat proiektu ezberdin egin ditugu, mekanikoak (erreduktora baten muntai- desmuntai,  elektrikoak (latak txikitzen duen makina baten kuadro elektrikoa, automatizatu eta pantaila bat programatu)…. Eta bukatzeko ikasgai guztiak batzen dituen erronka bat ikasitako guztia frogan jartzeko (linea automatizatu bat fresaren desmuntaia eta muntaia burutuz, koadro elektrikoa berrituz, fresa automatizatuz eta pantaila bat ezarriz, errobot baten programa burutu, zinta garraiatzaile baten diseinua burutu eta honen muntaketa egin…)

Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Egia esanda proiektuak oso interesgarriak direla iruditu zitzaidan. Hori bai,  diseinatutako gauza asko papelean landu ditugu  eta oso interesgarria izango zen gauza hauek praktikara eramatea. Hala eta ere, honek ez du kentzen proiektu hauekin asko ikasten dela eta oso entretenigarriak direla.

DUAL formazio programan ari zara. Azalduko diguzu pixkat bat?

DUAL formazioa espero nuen bezala izaten ari da. Eskolan ikasitakoa frogan jartzen ari naiz eta gainera ezagutzen ez nituen lanak egiten ari naiz, beraz, experientzia berriak ditut, muntaietan, errore ezberdinak identifikatzen eta elementuetan.

Oso pozik nago taldearekin, kontutan hartzen didate eta edozein lan motetan laguntzen uzten didate. Edozein lan egiterakoan suertatzen zitzaizkidan dudekin ere laguntza daukat.  Honek guztiak, arazo bat konpontzerako orduan, ze prozedimendu eta teknika erabili behar dudan ulertzen lagundu dit.

Formazio DUAL-a oso interesgarria dela uste dut. Bigarren etapa honetan, ezagutza eta esperientzia gehiagorekin, lan askotan autonomiaz jokatzea lortu dut. Adibidez, matxurak konpontzean, eta honek, momentuan sortzen diren matxurak aurrera eramaten laguntzen dit. Gainera, periodo honetan zehar, matxura ezberdinak agertu dira, beraz, ikasten jarritzen dut eta honela nire ezagutza handitzen. Honek, nire lana entretenigarria egiten du.

Lan taldearen aldetik, nigan daukaten konfiantza handitzen joan da eta horrek gustora egotea sentiarazten nau. Gainera, matxurak nire kabuz konpontzera bultzatzen naute, gehiago ikasiz. Epiak makina espendedora batek ematen du eta zerbaiten beharra izanez gero nire lankideek errazten didate.

Ze lan motak egin dituzu?

Nire postua mantenimendu langile bezala da eta nire ustez lan garrantzitsua da makinak nahiko zaharrak dira eta inzidetzia dexente edukitzen dute eta gure lana hauek martxan gartzea da.

Enpresa honetan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu?

Enpresan, ikasitako zikloarekin bat datorren lanak egin ditut beraz ikasitako guztia proban jarri dut, desmuntaia eta muntaia metodo ezberdinak, sistema mekaniko ezberdinen funtzionamendua, elementu elektriko eta mekaniko ezberdinen funtzionamendua…. Ortaz aparte enpresa baten funtzionamendua ere ikasi dut. Zikloan emandako materia ia guztia enpresan ere ikasi dut kenduta gauza txiki batzuk, hidraulika proportzinala eta matlab zerbait esateagatik. Hortaz gain errodamenduen muntaketa, bariadorearen programazioa, erreduktoreen desmuntaia, motor elektrikoak, kuadro elektrikoak, plc programak…. Gauza hauek guztiak bai egin ditut eta gainera eskolan ikusi ez duda gauza batzuk ere, erregela elektronikoak, hidraulikako elementu batzuk (presio multiplikadora adibidez)…

Inpresioak zure lehenengo lan-esperientzia izan eta gero: zer espero zenuen eta nolakoa da?

Lan esperientzia hau oso ona izan da, gainera enpresa honetan erdi mailako zikloko praktikak egin nituen eta oso interesgarria iruditu zitzaidanez aurten ere egia nahi nuen. Gainera ni nuen ideia guztiz bete da.

Orain daukazun ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako? 

Hurrengo kurtsora begira ikasten jarraitzea erabaki dut horrela formazio hobea edukiko dut. Nire ideia ingeniaritza mekatronikoa egitea da eta horrela ikasitako guztian beste maila handiago bat lortzeko.

DUALean, zelan zure esperientzia? ikasi+lana? 

Dual formakuntza egiten eduki dudan esperientzia oso ona izan da, ez dut inongo arazorik eduki ikasketekin ezta lanarekin, ez zait hain gogorra iruditu baina egia da lana egin behar dela dena ondo ateratzeko. Guztiz gomendagarria dela esango nuke, ikasten ari zaren bitartean lanean gauza hauek ikusten dituzulako eta askoz argiago gelditzen zaizu dena. Beraz, ikasketak aurrera eramateko ere ona da.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu