LanHezi: Heziketa zikloko DUAL prozesuan hobekuntzak identifikatzen


Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Debagoienako hainbat eragilek LanHezi proiektuan 3 edizio daramatzagu DUAL prozesuaren inguruan lanean.

Helburua DUAL prozesua era sistemikoan hobetzea da, bertan dauden partehartzale guztiak kontutan izanik:

  • ikasle DUALetik hasita,
  • Lanbide heziketako zentroak eta bertan tutore akademikoak, tituluko tutore eta koordinatzaileak, DUAL koordinatzaile eta Lanbide heziketa koordinazio orokorra eta zerbitzu akademikoko kideak
  • Enpresetako instruktoreak, arduradun teknikoak eta pertsona saileko teknikari eta arduradunak

eta baita DUAL prozesua bere osotasunean: ikasleen eta enpresen kaptazioa, aykeraketa prozesua, esleipena, hasiera, garapena, ikasleen jarraipenak eta azken ebaluazio eta amaiera, edo/eta etorkizuneko jarraipena.

LanHezi III proiektuan Debagoena bailarako Lanbide Heziketako zentro guztiak parte hartzen dugu eta hainabat enpresa, HUHEZIko ikerlarien koordinaziopean, eta anbizioa Debagoienako ikasketak Gipuzkoan, eta Euskal Herrian zabaltzea litzake.

Maiatzak 9.an MGEPeko 10 ikasle DUAL bildu ziren talde heterogeneo batean, bai genero ikuspegitik, bai espezializazio teknikoak (Sareko Informatika Sistemen Administrazioa – ASIR-Informatika, Fabrikazio Mekanikoan Diseinua Automatizazio eta Robotika eta Mekatronik a industrialak, gure Goi mailako heziketa Zikloko titulazio sorta handi bat) eta adina.

Aurretik galdetegi zabal bat bideratu zen ikasle DUALengan, baina aurrez-aurreko dinamika honetan hainbat gai gertutik kontrastatzeko aukera izan dugu, beti ere, ikasleen gaur egungo DUAL esperientzako bizipenetik.

Eskerrik asko ikasleei bertanb partehartzeagatik!!!

Laster ikerketa prozesu osoaren emaitzen berri emango dugu!!

Hona hemen MGEPeko DUAL ikasleekin burututako dinamikaren hainbat argazki.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu