Kolonbiatik MGEP-era. “Ikasteko eta garapenerako izan dudan aukera ez dut pasatzen utzi nahi izan”


Fredy López Martínez Mondragón Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikaslearen testigantza dakarkizuegu. Fredyk, titulazioa lortzeko programa espezifiko baten dihardu:  lanbide ziurtagiriak (C graduak) ematean oinarritzen dena.  Bertan, Mekatronika Industriala Goi mailako zikloko ikasketak burutzen aria da, bere eguneroko lanaldia eta Eskolako klaseak uztartuz.

 

Mekatronika industrialeko goi mailako zikloko bigarren urtean diharduzu. ¿Zergatik aukeratu zenuen MGEP?

Beti izan dut mantenuarekin zerikusia duten gaiekiko jakinmina, bai aspektu mekanikoen alorrean eta baita aspektu elektrikoenetan. Zirkunstantzia desberdinak medio, nire jatorriko herrialdean, Kolonbian, ez nuen gai honen inguruko ikasketak egiteko aukerarik izan eta orain bi urte, Euskal Herrira bizitzera etorri nintzenean, lagun batek Mondargon Goi Eskola Politeknikoa aipatu zidan. Birritan pentsatu gabe, nire izena eman nuen goi mailako zikloan.

Zure ikasketak zure eguneroko lanarekin uztartzen zabiltza. Zaila izan al da planteamendu honi eustea?

Egunero 8 orduko lanaldia egiten dut goizean eta arratsaldetan Eskolara nator, klaseak jasotzera. Egun batzuetan gogorra izaten dela ezin dut ukatu, zure partetik esfortzua eta antolakuntza eskatzen du. Baino motibazio eta ilusio handia daukat goi mailako ziklo hau aurrera eramateko. Zenbait faktorek ere gauzak erraztu dizkidate: adibidez, zikloa bi urtetan egin beharrean hiru urtetan egiteko aukera izan dut era irakasle taldeak, ikasgaiak nire behar eta erritmora egokitzen laguntzen didate.

Zer moduz moldatu zara irakasle taldearekin, beraien partetik ere babesik jaso al duzu?

Erabatekoa, etxean bezala sentitu naiz lehenengo momentutik, familia handi bate parte izango banintz bezala. Ikasgai batzuk besteak baino zailagoak izaten dira, baina irakasleengandik jasotako laguntza eta babesa  etengabea izan da. Argi daukate egiten ari garen esfortzua handia dela, eta hau kontutan eduki dute uneoro. Esker hitzak baino ez ditut beraientzako.

Eta zure klase kideekin, nolakoa izan da harremana?

Ezin hobea, aniztasun handiko pertsonak elkartu garen arren, kohesio handiko talde bat osatu dugu, eta uneoro kooperazioa izan nagusi gure artean. MGEP-ek erronkatan oinarritutako metodologia didaktikoa erabiltzen du eta metodologia honetan talde lana eta koordinazioa beharrezkoa denez, arlo honetan ere esperientzia irabazi dut. Orokorrean oso integratua sentitu naiz ikasgelan, eta ez ikasgelan bakarrik, baita bizi naizen herrian ere, Arrasaten alegia. Oso harrera ona egin didate leku guztietan.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu