MGEP-eko Mekatronika industriala zikloa abian da 0 erronkarekin


Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Mekatronika industriala goi mailako zikloa ikasten hasi diren ikasleek, Erronka 0 garatu dute, Ethazi Eredua aplikatuz.

Ethazi metodologian oinarritutako erronkaren fase desberdinak

Erronka garatzearen helburua bikoitza izan da: alde batetik, ikasle bakoitzak bere burua modu digitalean aurkeztu behar izan du, gehienez 2 minutuko CV bideo baten bidez; eta bestetik, Mekatronika Industrialean ikasleak garatuko duen ikasketa-prozesua mapa kontzeptual batean islatzea.

Erronakeren aurkezpena

Erronka honen bidez, ikasleek lehen kontaktua izan dute erronka bidezko metodologiarekin, eta, aldi berean, gaitasun teknikoak zein zeharkakoak lantzen hasi dira: enpresa erreal baten aurrean nork bere gaitasunak eta motibazioa aurkezteko modua eduki du Curriculum Vitae bideo bat sortzea, talde-lana, komunikazioa eta erreminta digitalen erabilera.

Ikasleak erronka garatzen

Gainera, “Hodei Dorrea” dinamikaren bidez talde-lana esperimentatu dute, eta ikaslearen koadernoaren bidez ikasitakoaren jarraipena egiten ikasi dute.

Ikasleak erronka garatzen

Erronka honetan, aukera paregabea izan dugu SORALUCE enpresako bisita jasotzeko. Bertan izan ziren enpresako Giza Baliabideen arduraduna, Amaia Berriozabal, ikasle bati gaur egun enpresetan eskatzen zaion jarrera eta konpromisoaren garrantzia azalduz, eta gure ikasle ohia den Urko Aiartza, gaur egun Soralucen kabezaletako muntatzaile arduradun gisa ari dena.

SORALUCE enpresako Amaia Berriozabal eta Urko Aiartza 

Urkok bere ibilbide akademikoa eta lan-esperientzia partekatu zituen, Mekatronika zikloan hasi eta gaur egun duen ardura posturaino, eta ikasleentzat motibazio-iturri handia izan da.

Urko Aiartza MGEP-eko ikasle ohia

Erronka honek ikasleei aukera eman die ikasturte hasieratik beraien konfiantza pertsonala eta talde-lana indartzeko. Ikasleek ikusi dute erronkek ez dutela soilik eduki teknikoa lantzen, baizik eta jarrera, komunikazioa eta lan egiteko moduak ere balioesten dituztela. Soraluce-n bisitak eta ikasle ohi baten testigantzak argi utzi dute ikasitakoa eta gaur egungo lan merkatuan beharrezkoa dena oso lotuta daudela. Horrela, ikasleek hasieratik ulertu dute ikasturtean egingo dituzten urrats bakoitzak zuzenean lagunduko diela etorkizuneko ibilbide profesionalean.

0 Erronkan landutako mapa kontzeptual bat

Hasiera xume baina indartsu honek ikasleak ikasturtean zehar landuko dituzten erronka handienetarako prestatu ditu.

Esker handiak eman nahi dizkiegu Amaia Berriozabal eta Urko Aiartzari bere bizipenak eta Soraluce enpresaren azalpenak ikasleen artean banatzearren. Espero dugu hurrengo urtean gure artean berriz egotea.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu