{"id":7515,"date":"2024-02-19T08:00:29","date_gmt":"2024-02-19T07:00:29","guid":{"rendered":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/?p=7515"},"modified":"2024-02-19T09:00:27","modified_gmt":"2024-02-19T08:00:27","slug":"mgep-gmhz-amazon-enpresako-langileak-trebatzen-mekatronika-industrialean-bideoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/2024\/02\/19\/mgep-gmhz-amazon-enpresako-langileak-trebatzen-mekatronika-industrialean-bideoa\/","title":{"rendered":"MGEP GMHZ AMAZON enpresako langileak trebatzen Mekatronika industrialean (bideoa)"},"content":{"rendered":"<p>MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK (MGEP) AMAZONEKO LANGILEAK TREBATUKO DITU GMHZ MEKATRONIKA INDUSTRIALEAN, AMAZONEN \u00abAPRENDIZAK\u00bb LANBIDE-PRESTAKUNTZAKO PROGRAMAREN BARRUAN\u00a0 \u00a0 (<a href=\"https:\/\/youtu.be\/DtYJ8JeVkQ4?si=6akJZACBlE1ckP6I\">BIDEOA<\/a>)<\/p>\n<p>AMAZONek eta <a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/goi-mailako-heziketa-zikloak\/heziketa-zikloetako-eskaintza\">Mondragon Goi Eskola Politeknikoak<\/a> (MGEP) bat egin dute Amazoneko langileei prestakuntza profesionala eskaintzeko, Amazonek abian duen \u00abAprendizak\u00bb prestakuntza-programaren bidez. <a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/goi-mailako-heziketa-zikloak\/heziketa-zikloetako-eskaintza\">Mekatronika industrialeko<\/a> goi-mailako heziketa-zikloaren bidez gauzatuko da trebaketa, eta prestakuntza eta enplegua txandakatuko dira.<\/p>\n<p>Ikastaroaren lehen edizioa 2023ko azaroan hasi zen eta 2 urte iraungo du. Ikastaro horretan, Amazoneko langileek 4-6 asteko eskola teorikoak egingo dituzte, txandaka, <a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/goi-mailako-heziketa-zikloak\/heziketa-zikloetako-eskaintza\">Mondragon Goi Eskola Politeknikoak<\/a> (MGEP) Arrasaten dituen instalazioetan, eta atal dual praktikoa, berriz, Amazonek Madrilgo, Toledoko, Sevillako, Valentziako eta Murtziako zentroetan dituen lantokietan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/goi-mailako-heziketa-zikloak\/heziketa-zikloetako-eskaintza\">Lanbide-heziketako<\/a> zentroak Amazonentzat bereziki diseinatutako programa da, eta enpresak bere langileen prestakuntzari dagokionez dituen behar zehatzei erantzuten die. \u00abAprendizak\u00bb ikas-ekinezko lanbide-heziketako programa da, eta helburu zehatza du: enpresaren mantentze-sailetarako profesionalen harrobia sortzea, prestakuntzako eta enpleguko eredu mistoaren bidez. Amazonek 3 urte dela jarri zuen abian programa, eta orain jauzi kuantitatiboa egin du Arrasateko heziketa-zentroaren eskutik \u2014Amazonen programa horretarako erreferentziazko prestakuntza-zentroa izango da Estatu osoan\u2014.<\/p>\n<p>Akordioa gaur gauzatu da, \u00abAprendizak\u00bb programa aurkezteko Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin antolatu den ekitaldi instituzionalean. Bertan izan dira Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia, Jon Guinea hezkuntza-gaietarako politika publikoen Amazoneko arduraduna eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-sailburua. Horiez gain, hitza hartu dute Gorka Aretxaga ikastetxeko Lanbide Heziketako koordinatzaileak, Jon Guinea, public policy Maager Amazonen, Marta Casasayas Amazonen \u00abAprendizak\u00bb programaren arduradunak, \u00abAprendizak\u00bb programako zenbait ikaslek eta Oriol Homs soziologo, unibertsitate-irakasle eta programako parte-hartzaileen lanbide-heziketako adituak. Jardunaldian izan dira, halaber, Nicolas Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Antolakuntza zuzendaria eta Julen Elgeta HETELeko presidentea.<\/p>\n<p>\u00abTalentu gaztean sinesten dugu Amazonen, eta, \u201cAprendizak\u201d programaren bidez, gazte horien garapen profesionala bultzatu nahi dugu espezialitate teknologikoetan. Guretzat garrantzitsua da prestakuntza-aldian dauden gure langileek mekatronikako ezagutza arautuak eskuratu ahal izatea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bezalako erreferentziazko zentro batean, eta, ondoren, esperientzia praktiko osoa izatea enpresako profesionalen eskutik\u00bb, adierazi du Marta Casasayasek, enpresako \u00abAprendizak\u00bb programaren arduradunak.<\/p>\n<p>Bestalde, <a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/goi-mailako-heziketa-zikloak\/heziketa-zikloetako-eskaintza\">Mondragon Goi Eskola Politeknikoko<\/a>\u00a0(MGEP) koordinatzaile nagusi Carlos Garc\u00edak hauxe adierazi du: \u00abEnpresei beren langileen prestakuntza-prozesuetan laguntzeko gaitasuna eta erantzukizuna dugu ikastetxeok, batez ere oraingo hau bezalako kasu berezietan; izan ere, Amazon enpresa ohiz kanpoko ahalegina ari da egiten, profesionalik onenak izateko, bai eta apustu oso handia ere, bai ekimenaren dimentsioagatik eta irismenagatik, bai dakarren ahalegin ekonomikoagatik eta denboragatik. Jakintza-zentroak, eta, zehazki, LHko zentroak, eragile erabakigarriak gara enpresen eta, beraz, gure gizartearen talentuaren etorkizunean. Modu hitzartu eta arautuan eta metodologia eta pedagogia egokiekin hezten dugu, geroago praktikan erabiliko dituzten ezagutzen oinarriak eskura ditzaten ikasleek. Argi dago Amazonen \u00abAprendizak\u00bb bezalako akordioak funtsezkoak direla enpresaren premien araberako prestakuntza bermatzeko, horrek garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eta hobeak emango baitizkie langileei. Ekimen aitzindari hori, gainera, adibide bikaina da beste industria-enpresa batzuei eta antzeko beharrak dituzten beste sektore batzuetako enpresei aukeran dituzten bideak erakusteko\u00bb.<\/p>\n<p>Jarraian, ekitaldiaren hainbat irudi, eta amaieran prentsan agertutako berriak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter \" src=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/53529132240_6269f9a07b_n.jpg\" width=\"521\" height=\"348\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Nicol\u00e1s Sagarzazu, Gorka Aretxaga, Jokin Bildarratz, Carlos Garc\u00eda, eta<\/em><em>AMAZONeko 2 ordezkari, Marta Casasayas\u00a0<\/em><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter \" src=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/53529131840_02ae0c7c40_n.jpg\" width=\"473\" height=\"316\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Marta Casasayas,\u00a0 Amazon Espa\u00f1ako Aprendizai proiektuko burua kurtsoko 2 ikaslerekin.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter \" src=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/53528700086_5f51b50ec5_n.jpg\" width=\"428\" height=\"286\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center\">Or<em>iol Homs, soci\u00f3logo, docente universitario y experto en formaci\u00f3n profesional y de los participantes en el programa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter \" src=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/53529015084_51f6415920_n.jpg\" width=\"509\" height=\"340\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Jon Guinea, Amazon public policy manager<\/em><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter \" src=\"https:\/\/live.staticflickr.com\/65535\/53528700636_2d4ea3accd_n.jpg\" width=\"523\" height=\"349\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center\"><em>Gorka Aretxaga eta Nicol\u00e1s Sagarzazu eta urrunean Julen Elgeta eta Jokin Bildarratz<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Berriak\u00a0 <a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/es\/-\/mgep-formara-empleados-amazon-mecatronica-industrial-programa-cualificacion-profesional-aprendices\">Mondragon Unibertsitatean,<\/a>\u00a0 \u00a0MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA FORMAR\u00c1 A EMPLEADOS DE AMAZON EN MECATR\u00d3NICA INDUSTRIAL DENTRO DEL PROGRAMA DE CUALIFICACI\u00d3N PROFESIONAL \u2018APRENDICES\u2019 DE AMAZON<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/alto-deba\/arrasate\/amazon-talento-mondragon-20240214132740-nt.html\">Diario Vasco:<\/a> \u00a0\u00a0 <strong><a title=\"Amazon busca talento en Mondragon\" href=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/alto-deba\/arrasate\/amazon-talento-mondragon-20240214132740-nt.html\" data-mrf-link=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/alto-deba\/arrasate\/amazon-talento-mondragon-20240214132740-nt.html\">Amazon busca talento en Mondragon;<\/a><\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.noticiasdegipuzkoa.eus\/sociedad\/2024\/02\/14\/aprendices-mecatronica-amazon-podran-formarse-7873672.html\">Noticias de Gipuzkoa<\/a>:\u00a0 <strong>\u00a0Arrasate: Aprendices de mecatr\u00f3nica de Amazon podr\u00e1n formarse en la Escuela Polit\u00e9cnica Mondragon<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tulankide.com\/eu\/mondragon-goi-eskola-politeknikoak-amazoneko-langileak-trebatuko-ditu?set_language=eu\">TU Lankide<\/a>&#8211; Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Amazoneko langileak trebatuko ditu<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK (MGEP) AMAZONEKO LANGILEAK TREBATUKO DITU GMHZ MEKATRONIKA INDUSTRIALEAN, AMAZONEN \u00abAPRENDIZAK\u00bb LANBIDE-PRESTAKUNTZAKO PROGRAMAREN BARRUAN\u00a0 \u00a0 (BIDEOA) AMAZONek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) bat egin dute Amazoneko langileei prestakuntza profesionala eskaintzeko, Amazonek abian duen \u00abAprendizak\u00bb prestakuntza-programaren bidez. Mekatronika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloaren bidez gauzatuko da trebaketa, eta prestakuntza eta enplegua txandakatuko dira. Ikastaroaren lehen edizioa 2023ko azaroan hasi zen eta 2 urte iraungo du. Ikastaro horretan, Amazoneko langileek 4-6 asteko eskola teorikoak egingo dituzte, txandaka, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) Arrasaten dituen instalazioetan, eta atal dual praktikoa, berriz, Amazonek Madrilgo, Toledoko, Sevillako, Valentziako eta Murtziako zentroetan dituen lantokietan. Lanbide-heziketako zentroak Amazonentzat bereziki diseinatutako programa da, eta enpresak bere langileen prestakuntzari dagokionez dituen behar zehatzei erantzuten die. \u00abAprendizak\u00bb ikas-ekinezko lanbide-heziketako programa da, eta helburu zehatza du: enpresaren mantentze-sailetarako profesionalen harrobia sortzea, prestakuntzako eta enpleguko eredu mistoaren bidez. Amazonek 3&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":289,"featured_media":-1,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[160,231,150],"tags":[278],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7515"}],"collection":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/users\/289"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7515"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7515\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7526,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7515\/revisions\/7526"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7515"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7515"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/mondragonfp\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7515"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}