Gonbidapena: MOOCaren itxiera ekitaldia


Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintza ardatz hartuta antolatu dituen bi MOOC ikastaroak iritsi dira amaierara. Bata, gazteleraz, urrian zehar egin genuen. Oraintxe amaitu berri duguna, euskaraz: Kooperatiben Kudeaketarako Gakoak: Mondragon Esperientzia.

2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte bi MOOC ikastaroetan. Eta askoz gehiago hurbildu dira esperientzia berriatzaile honetara sare sozialen bidez (Facebook eta Twitter). Horrela, komunitate irekia eta parte-hartzailea osatzea lortu dugu kooperatibismoa eta ekonomia sozialaren inguruan.

Ikastaroaren antolatzaile taldeak egiten dugun balorazioa oso baikorra da. Kooperatibagintzaren inguruan bultzatu dugun hausnarketa eta elkarrizketa aberasgarria izan da, zabala eta ikuspegi anitzekoa. Gainera, jarraipena izango duen prozesu bat ireki dugula uste dugu.

Hori dena eskertzeko eta ospatzeko asmoz MOOCaren itxiera ekitaldia antolatu dugu. Ekitaldia Oñatiko Enpresagintza Fakultatean izango da, abenduaren 16an, arratsaldeko 18:30etan. Hitzaldia gazteleraz izango da Streaming bidez emitituko delako mundu zabaleko parte hartzaile guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Jardunaldian parte hartzeko (bertan edo streaming bitartez) ezinbestekoa da izen ematea. Horretarako bete inprimaki hau  abenduak 14a baino lehen.

Hementxe duzue ekitaldiko egitaraua.

mooc gonbidapena (1)

+ No hay comentarios

Añade el tuyo