Lehen moduluaren itxiera: ideia multzoa


Lehen modulutik eratorritako 5  ideia-multzo

Jarraian aurkezten dugun testuak MOOC ikastaroan ikasleek lehen moduluko ariketan egindako ariketak oinarri hartu ditu.  Ideiak multzokatu eta testu bakarrean jarri ditugu. Horra hor gaur egungo testuinguruari lotutako baieztapen eta komentarioak:

1- Krisia ez da krisi ekonomiko soila. Krisi multidimentsional baten aurrean Egun pairatzen dugun krisia krisi zibilizatorioa da. Krisi ekonomiko-finantziero bezala azaleratu bada ere, funtsean beste hainbat maila sakonagoetan errotuta dagoen krisia da: energetikoa, klimatikoa, bioaniztasunekoa eta elikagaiena.

Era berean, bizi estilo kontsumistaren ondorioz krisi identitario baten aurrean ere bagaude, Azkarragak dioen bezala gure espiritualtasunarekiko, nitasunarekiko, komunitatearekiko eta naturarekiko harremanekin zabalki deskonektatutako gizarte batean aurkitzen gara. Zorionez, ESS erakundeak eta beste hainbat organizazio era alternatibok egituraketa eredu berriak proposatzen dituzte, erakunde gizatiarragoak hain zuzen, pertsonenganako inpaktua eta erantzukizun sozialean eta gizarte eraldaketan oinarritutako egituraketa horizontalago, parte-hartzaileagoak eta gardenagoak hain zuzen.

2- Ekonomia sozial solidario eta bestelako garapenerako alternatibek dituzten erronka estrategiko nagusiak, batetik, subjektu politiko eta ekonomiko bezala indartzea da eta, bestetik, pertsonengana eta gizarte biztanleriarengana hurbiltzea dira.

Elkarren artean zuzenki erlazionaturik dauden bi alor hauek erronka paradigmatikoa aurkezten dute gizartea eraldatzea helburu duten ekimen ekonomiko hauen normalizazioan. Izan ere, biztanleriak ESS proposamenak, enpresa egitura tradizionalen alternatiba proposamenak bezala ulertzea nahi badugu, baldintza berdintasunean hain zuzen, iniziatiba ekintzaileen kontzepzio unean ditugun erreminten berrikuspena bera beharrezkoa da. Egun, ESS erakundeen kontzepzioa egitura eta finantziazio-era tradizionalen/konbentzionalen parametroen arabera neurtuak dira (hazkundea, soberakinak, epe-laburreko errentagarritasun ekonomikoa, etab.), maiz ESS alternatibak mahai-gainera dakartzaten bestelako faktore eta aldagaiak (inpaktu sozial eta ingurumenekoa, gizarte eraldaketa, justizia soziala, etab.) kontuan hartu gabe.

3- Dilema baten aurrean: Hazi ezik kolapsora goaz, baina haziz gero ere bai. Ideia hau aukeratu dut Joseba Azkarragaren testutik, oso garbi laburtzen duelako gaur egungo egoera. Aipatzen dituen 4 krisien azalpena irakurri ondoren, garbi ulertzen da dilema hau daukagula eta gaur egungo sistemak ez daukala irtenbiderik egoera honetatik irteteko. Bukaeran egiten duen galderaren erantzuna izango da hortik irteteko gakoa: Nola antolatu gizartea eskasiak aginduko duen etorkizun batean denon premia funtsezkoak ase ahal izateko.

4- Erronka: Nola bizi hobeto gutxiagorekin? Garbi uzten du testuak etorkizunean gutxiagorekin bizi beharko dugula, baina eskasiazko egoera horretarako trantsizioaren inguruko gogoetak hauek dira: ordenatua edo desordenatua izango den. Gizartea antolatu eta autosufizientzia lokala indartuz trantsizio hau ordenatua izango da.

Deshazkundea bezalako alternatibek, jaitsiera hau planifikatu eta era paulatinoan antolatzeko erremintaz indartzea dute helburu. Eskasia testuingururanzko planifikazio honetan ezinbestekoa da hazkunde mekanismoaren menpeko izan diren egitura eta gestio planei (errekurtsoenak, pertsonenak, jabetzenak, etab.) trataera malgua ematea eta flexibilitatearen bitartez aurreko sistemarekiko hausturan lanpostu eta balio gehituaren galera bortitzik gertatu gabe eman dadin. Honen adibide liteke, Arrasateko kooperatiben artean dagoen erreubikazio mekanismoa, krisi garaietan kooperatiben lehiakortasuna mantentzeko langile plantilaren murriztea egitea ekidinezina denean, langileak sareko beste kooperatibetara transferitzea ahalbidetzen duena.

5- Zer behar dugu ondo bizitzeko?Kuriosoa gertatu zait, gizakiok galdera honi ezin erantzunik gabiltzala irakurtzea. Baita mendebalde eta ekialdeko filosofien kontrako jarrera galdera honen aurrean ere. Asko daukanak gehiago nahi du, baina lortzen duenean zoriontsuago al da? zenbat eta zenbat bizi ote dira gu baino gauza material gutxiagorekin baina gu baino zoriontsuago?

Danok dakigu kontsumoa nabarmen hazi dela eta ehuneko handi bat ez da kontziente egiten duen kontsumoan. Gehiago daukagunean gehiago nahi dugu, baina zergaitik?Horrela zoriontsuago ahal gara? Galdera honen erantzuna argi daukat, eta ezezkoa da. Uste dut, ia gehienok daukagula nahikoa bizitzeko eta zoriontsu egoteko. Beste guztia detaileak dira.Denbora labur batean zoriontsu egiten gaituzte, baina denbora hori pasa denean, bigarren platerra okupatzen dute.Beraz, zerekin konformatzen gara?Noiz lortzen dugu zoriontasun puntu hori?

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo