3. modulua martxan: Kudeaketa Eraginkorraren Gakoak
Martxan dugu dagoeneko Kooperatiben Kudeaketarako Gakoak: Arrasateko Esperientzia ikastaroaren 3. gaia. Oraingo honetan Kudeaketa Eraginkorraren Gakoak aztertuko ditugu. Gaurtik hasi eta azaroaren 16a arte landuko dugu honako gaia.
Hirugarren atal honetan ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako aztertuko ditugu. Gako hauek Arrasateko Kooperatiba Esperientzian oinarritzen dira. Horrela, lau izango dira sakonduko ditugun gaiak: MONDRAGON taldeko gestio eredua, bere oinarrietako bat den parte-hartze integrala, pertsonen gestioa eta kooperatiben arteko elkartasun tresnak.
Aurreko gaietan eta foroetan Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren inguruko galdera interesgarri ugari planteatu dira: paradoxak, kontraesanak eta erronkak. Hausnarketa hauei guztiei ere tarte bat eskainiko diegu gai honetan.
Zuen ekarpenak elkarbanatu ditzakezue blog honetan, baita Twitter (@MUkoopMOOC) eta Facebook-en ere.
+ No hay comentarios
Añade el tuyo