35. 2011-2012 ikasturte hasiera


Bideo honek erakusten du zelan joan zen 2011-2012 ikasturtearen hasiera ekitaldia. Oñatin egin zen, Enpresagintza fakultatean, EAEko agintariak bertan zirela. Ekintzailetasuna izan zen eguneko leit motiv behinenetakoa. Gainera, hauxe da Ariane Irazusta Komunikazioko ikasleak aurkezten duen lehen erreportajea ikasturte hasi berrian.