Bateratzen proiektua: enpresa lehiakorrak eta pertsona konprometituak


Bateratzen ikerketa proiektuak Gipuzkoako langile eta enpresen ongizate beharrei erantzutea du helburu. Duela 12 urte abiatu zuten ibilbidea eta dagoeneko sektore anitzetako 800 antolakuntza baino gehiagoren datuak bildu eta aztertu dituzte. Alaine Garmendiak eta Andoni Martinek azaldu dizkigute proiektuaren nondik norakoak bideo honetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak sustatutako eta finantzatutako proiektua da Bateratzen.

Informazio gehiago: https://bateratzen.net