Ekintzailetza aukerak Eskola Politeknikoan


Mondragon Unibertsitatean berebiziko garrantzia du ekintzailetzak eta horren erakusle dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoko hiru ikasle hauen kasuak. Joseba Martinek Wellk enpresa sortzeko bultzada jaso zuen Enpresa Sortuz ekintzailetza lehiaketari esker. Enara Agotek, berriz, ekintzailetza ikuspegitik bideratu du bere Master Bukaerako Lana, transferentzia teknologikoaren arloan. Azkenik, Iñaki Urdapilletak Zumaiako ZUE enpresan egin du bere Gradu Bukaerako Lana eta produktu berri baten diseinua eta fabrikazioa garatu ditu zerotik, enpresari negozio lerro berri bat sortzen lagunduz.

Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/eu/goi-eskola-politeknikoa/ekintzailetza-teknologikoa