Urola eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean


Maialen Aranetak Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza ikasi zuen Goi Eskola Politeknikoan. Gradu bukaerako lana Urolan egin zuen, ontziak diseinatzeko daukaten prozesua garatu eta prototipatzeko helburuz. Lortutako emaitza onei esker, Urola Solutionsen lanean geratzeko aukera izan du, besteak beste, Urola Design zerbitzua eskaintzen.

Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/eu/gradua-industria-diseinua-produktu-garapena-ingeniaritza