Xabi Igoa Eriz. Aramaion jaio zen 1992an. Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) gradua ikasi zuen Oñatin, eta gradua amaituta hasi zen AZK Komunikazio eta publizitate agentzian lanean. Handik Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera iritsi zen: komunikazio eta marketin zereginei irakasle lana gehitu zien, eta gaur egun, Komunikazioa arloko zuzendaria da bertan.
Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/eu/gradua-lidergo-ekintzailea-berrikuntza