23. Korrika dokumentala


Mondragon Unibertsitatean ari diren Komunikazioko hiru ikaslek –Ekaitz Herrera, Alex Silva eta Iker Ugalde– dokumental bat egin dute Korrikarentzat, Euskaltzaindiaren omenez. Zenbait gazte ausart du izenburua dokumentalak, berau ordubetekoa, eta bertan 30 bat lagunek hitz egiten dute euskal akademiaren historiaz. Dokumentala martxoaren 25ean aurkeztu zen Donostian, Kursaal jauregian.