Reto Martiko


Reto Martiko lehiaketaren 7. edizioan Lander Cornago izan da garaile, bere NATURA proposamenarekin. Martiko enpresako produktuak erabiliz, plater bana sortu dute Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduko 3. mailako ikasleek. Graduko azken urtea ordaintzeko beka erdia zegoen jokoan, eta proposamen ausart bezain interesgarriak aurkeztu dituzte.

Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/eu/gradua-gastronomia-sukaldaritza-arteak