BiziPoz: bizitzari urteak eman ordez, urteei bizitza ematen


Eider Etxebarriak eta Beatriz Santamaríak Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua ikasi zuten Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, Bizipoz izeneko kooperatiba baten jabe dira. Haien helburua zahartzaro aktiboa sustatzea da.