Gaur goizean, oporretako aisialdia alde batera utzita, Industria Antolakuntzako ikasleak gurera etorri dira etapa eta kurtso berri bati hasiera emateko.
Aurtengoan, 32 ikasle berri izango ditugu gure artea, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herri ezberdinetatik datozelarik.
Gaurko eguna Mondragon Goi Eskola Politeknikora harrera egiteko aprobetxatu dugu eta biharkoa Industri Antolakuntzako titulua aurkeztu eta gure bereizgarri den Hezkuntza Eredua aurkezteko aprobetxatuko dugu. Bide batez, eta IKT departamentuko lankideen laguntzaz, ordenagailu eramangarrien konfigurazioak egingo dira, arazo gabe gure kanpusean erabil daitezen.
Datorren astetik aurrera, klaseak normaltasunez hasiko ditugu, xuabe-xuabe.
Ekintza akademikoez gain, eta harrera ekintza bezala, gaur arratsaldean Trikipintxopoteoa egongo da 18.30etatik aurrera, Muittuk antolatuta. Datorren astean berriz, udalaitzera irteera antolatu da eta kirol txapelketak ere izango ditugu.
Graduko gainontzeko kurtsoei datorren astelehenean egingo diegu harrera.
Besterik gabe, ongi etorri!
//Nekane.