Geyser Gastech enpresara bisita
Antolakuntzako 2.mailako ikasleek Geyser-Gastech,S.A. enpresa bisitatu dute. Geyser Gastech Bergaran kokatuta dagoen Joint-Venture bat da, hau da, bi enpresa edo gehiagoren artean, kasu honetan FAGOR (Mondragon taldeko kooperatiba) eta VAILLANT-en artean (enpresa alemaniarra), sortutako enpresa bat da. Geyser Gastech enpresak bai FAGOR enpresak eta baita VAILLANT enpresak komertzializatzen dituen ur berogailuak fabrikatzen ditu.
Geyser Gastech enpresan Pedro Urdanpilleta jaunak, ekoizpen zuzendariak, enpresari buruzko txarla sakon bat eskaini die ikasleei, batik bat enpresako kudeaketa arloari garrantzia emanaz. Bertan OPF (One Piece Flow) edo nagare zelulak, mini-fabrikak eta hauen kudeaketa, langileen auto-kudeaketa maila, produkzioaren planifikazioaren kudeaketaz, …. hitz egin du.
Honetaz gain ekoizpen gunea ere bisitatu dute, klasean teorikoki eta Pedro Urdanpilletak esplikatutako gauzak bertan in-situ ikusiz.


Eskerrik asko Pedro.
//Gorka.
+ No hay comentarios
Añade el tuyo