Trabajo Fin de Grado: Optimización de un plan de mantenimiento


Gaur egun bizi dugun merkatu globalizazioarekin enpresak lehiakor izaten jarraitzeko ezinbestekoa dute eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuak kalitate maila altuetan mantentzea.

Kalitate hori bermatzeko industria mantenketak bere biziko garrantzia du. Enpesek beraien produkzio baliabideak, erremintak eta inslatazioak era egokian izatea ahalbideratzen dien mantenketa plan egoki bat izan behar dute, bezeroak finkatutako epean, kalitatezko produktuak fabrikatu nahi badituzte.

Industri mantenketak erakundeetan presentzia hartzen hasi zenetik (30.hamarkadan, Heny Ford-ek bere enpresan zituen produkzio sistemak konpontzeko sail bat sortu zuenetik) pixkanaka pixkanaka garrantzia handitzen joan da eta gaur egun erakunde desberdinetako zuzendariek argi ikusten dute produkzioko baliabideen funtzionamendu egokiak eskuratutako irabaziekin duen erlazio zuzena. Arrazoi hori dela eta, geroz eta ugariagoak dira mantenketa saila eta honen kudeaketa hobetzeko beharra sumatu dutenak eta hau burutzeko bideari ekin diotenak, horietako bat Ulma Precinox.

Proiektu honetako parte hartzaile bat Iker Agirregabiria da, gradu amaierako proiektua burutzen ari den Industri Antolakuntza Graduko ikaslea. Ikerrekin egoteko aukera izan dugu eta bere esperientzia kontatu digu.

Trabajo Fin de Grado

  • Zertan datza zure proiektuak?

Legazpiko Ulma Precinox-en ari naiz proiektua burutzen. Precinox, Grupo Ulma barruan dagoen galdarategi bat da, zeinetan altzairu herdoilgaitzarekin hainbat lan egiten diren.

Mantenketa plana optimizatzeko, GMAO “Gestión de mantenimiento asistido por ordenador” sistema baten ezarpena burutzen ari naiz, konkretuki PRISMA softwerrarekin ari naiz lanean, hau da, enpresan dauden makinaria, instalazio, etab… guztien mantenimentua ordenagailu bidez kudeatu ahal izateko. Era eraginkor batean.

  • Zein zen enpresaren egoera proiektua hasi baino lehen?

Ulma Precinoxen enpresa berria izanik, orain arte mantenimentuaren arloan eta berak duen garrantzian baino beste arlo batzuetan ibili dira beraien indarrak jartzen. Mantenimentuko ekintzak egitea beharrezkoa da edozein enpresatan eta baita, berau kontrolpean eta ondo kudeatua izatea. Hori dela eta, proiektu honekin, zehazki, aipatutako kudeaketa ondo eramatea lortu nahi da. Gaur egun, mantenimentuko ekintzak egiten dira baina berau ondo kudeatzea falta da, langileen artean ekintzak ondo banatu, maiztasunak ondo zehaztu, legeak dioena aplikatu…

  • Azaldu zein den zure eguneroko lana eta orain arte proiektuan egindakoa

Urriaren amaiera aldera hasi nintzen proiektuan lanean eta egia esanda oraindik, gauzak nola egiten diren ikasten ari naiz. Ez nuen pentsatzen mantenimentuaren arloan hainbeste informazio eta lan egongo zenik.

Proiektua fase desberdinetan banatu dugu eta dagoeneko burutu ditut aurreko hirurak. Lehenik eta behin, enpresan zeuden makinaria, instalazio… guztiak identifikatzea izan da nire lana. Baita lege batzuk ikuskatzea ere. Gero PRISMAN denak sartu behar dira eta. Horren ondoren, softwerrak kodigoen bidez funtzionatzen du eta gauza orok eraman behar du bere kodigoa, beraz, makina bakoitzari, lantegiko esparru bakoitzari, mantenimentuko gama bakoitzari, etab… kodigo bat ezartzen aritu nintzen. Azkenik, makina eta instalazio guztiei egin behar zaien mantenimentu ekintzak zehaztu behar izan ditut eta lege batzuk irakurri, ea legeak betetzen diren ala ez ikusteko, legionellaren, ur galdaren kasuan, extintoreen kasuan, etab… legeak ondo finkatuta baitauka zer eta nola egin behar den.

  • Enpresari garrantzitsua iruditzen zaio GMAO sistema baten inplantazioa zergatik?

Edozein enpresarentzat honelako sistema bat ezartzea garrantzitsua dela iruditzen zait, onura asko ekartzen baititu. Besteak beste, errekurtsoak optimizatzea lortzen da, produkzioan eta kalitatean hobekuntza, informazioa eguneratuta izaten laguntzen du.  Gainera, ikerketak egitea ahalbideratzen du, hau da, lan kargak edo piezen kontsumoa aurreikustea. Eraginkortasuna hobetzen laguntzen du, baita, bat-bateko gastuen informazioa izatea eta honek jasaten duen eboluzioan jakitun izatea… Era orokor baten esanda, mantenimentuko arloan inplikaturik dagoen edozein prozesu era egokian kontrolatzeko aukera eskaintzen du.

  • Behin proiektua amaituta zein izango da bertako langieek somatuko duten hobekuntza?

Mantenimentuaz arduratzen denak kontrolpean edukiko du dena, enpresan gertatzen denaz, zer doan ondo eta zer ez. Zer falta den egiteko eta zer ez, etab. Hori dela eta, jakintza osoago bat izango du eta ondorioak ateratzeko aukera gehiago. Dena gainera era ulergarri eta eskuragarriago baten.

Langileek ere igarriko dute. Egin behar dituzten mantenimentuko ekintzak alarma gisa, era automatikoan azalduko zaizkie, beraz, ahazteko aukera gutxiago egongo da eta era argiago baten jakingo dute zer egin behar duten.

  • Amaitzeko, gustura zaude proiektuarekin? zein da zure iritzi pertsonala? 

Proiektuarekin gustura nabil, enpresarentzat etorkizunean erabilgarria izan daitekeen zerbait dela ikusten dut eta horrek, motibatu egiten nau. Gainera mantenimentu munduaren inguruan asko ari naiz ikasten eta enpresan oso gustura nago bertako jendearekin, oso jatorrak dira. Espero aurrerantzean ere berdin jarraitzea.

Eskerrik asko Iker zure esperientzia kontatzeagatik eta animo proiektuarekin.

//Lorea.

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo