Grado en Organización Industrial: Trabajando valores
Baloreeen garapena
Ostiralean, hilak 8, Industri Antolakuntza Ingeniaritza Graduko ikasleek , baloreen garapen prozesuekin izan zuten harremana.
Goiz osoan zehar Errondaritasuna balorearen inguruan jardun zuten. Berau honela deskriba dezakegu: Borrokalari – Konformagaitza – Lehiakorra – Erronka nahia: helburuak eta erronkak lortzeko ahaleginak egin, saiatu, ez etsi. Gazteleraz Perseverancia eta Resiliencia terminoek definitzen dute Errondaritasuna.
Berau lantzeko En busca de la Felicidad filma ikusi eta bere inguruko iritzi eta esangurak elkarbanatu zituzten, bertan agertzen diren konportamentuak eta jarrerak balorearen ezaugarriekin parekatuz.
Film honetan amets baten lorpena ikusi daiteke. Lorpenaren ezaugarriak eta hauek nola gauzatzen diren eztabaidatu eta aztertu ondoren taldeka batak besteari erronkak jartzeko ordua heldu zen.
Honetan, talde batek beste bati arazo bat planteatzen zion eta honek, beronen irtenbide bat planteatu. Ondoren, arazoa planteatutako taldeak irtenbideari oztopo bati jartzen zion eta horrela eragozpenak gaindituz irtenbide bat eraiki behar zuen talde bakoitzak.
Azkenik eta saioa bukatzeko Markel Irizarri Canal +n egindako erreportaia ikusi genuen, Errondari baten testigantza.
Hona hemen saioan ateratako zenabit argazki
//Miren.




+ No hay comentarios
Añade el tuyo