Euskaraz lan egiteko erreminten bilketa
Gure eguneroko jardunaren zati handi bat ordenagailu eta bestelako gailuen aurrean ematen dugu. Hortaz, euskaraz bizi nahi izanez gero gailu hauek euskaraz erabiltzea aurrera pauso nabarmena izan daiteke, eta horretarako erabiltzen ditugun sistema eta programen erabiltzaile-interfazeak euskaraz izatea behar dugu.
Mondragon Unibertsitatean Internet-en zehar topatu eta euskaraz konfiguratu daitekeen softwarearen biltegi bat sortu dugu eta euskaraz.mondragon.edu helbidean eskuragarri jarri dugu. Zerrenda nahiko luzea da, baina hauek dira bertan topatu ditzazkezuen aukera batzuk:
Microsoft Windows
Gaur eguneko ordenagailu gehienetan instalaturik dauden Microsoft-en sistema eragileak modu errazean euskaratu daitezke; hori egiteko hemen sartu eta zure bertsioko hizkuntza paketea jeitsi eta instalatu besterik ez duzu egin behar.
Bulegotika
LibreOffice eta OpenOffice.org bulegotika softwareak zuzenean euskaraz instalatu daitezke; horretarako, hemendik LibreOffice eta hemendik OpenOffice.org euskaraz jeitsi eta instalatu ditzazkezue.
Microsoft Office bulegotika software ezaguna euskaraz jartzeko ordea instalatu ondoren hemen topatu daitekeen hizkuntza paketea jeitsi eta instalatu behar da.
Mozilla Firefox
Interneten nabigatzeko aplikazio ezagun (eta libre) hau euskaraz instalatu daiteke, eta horretarako hemendik jeitsi eta instalatu besterik ez duzue egin behar. Pauso hauek jarraituz gero gainera nabigatzailea euskaraz nabigatzeko konfiguraturik izango duzue, eta hemendik EuskalBar gehigarri erabilgarria jeitsi dezakezue.
Live DVDak
Bestalde, badira aukerak ordenagailuan ezer instalatu gabe DVD batean sistema eragile bat eta behar diren softwareak bildu eta bertatik erabiltzeko. Honi Live DVD deitzen zaio, eta horrelakoa den eta euskaraz konfiguraturik dagoen bat erabili nahi baduzu MUbuntu-ren ISO irudia hemendik deskargatu eta DVD batetan sartu ondoren edozein ordenagailutan erabili dezakezu.
Zerrenda osoa
Hauetaz gain badira hainbat programa/software euskaraz lana egiteko aukera ematen digutenak; hona hemen eskuragarri dauden erreminten zerrenda osoa:
7zip: fitxategiak artxibatzeko softwarea
Adobe Reader: PDF fitxategiak ikusteko softwarea
Bulegotika (testuen edizioa, kalkulo orriak, aurkezpenenak, eta abar egiteko tresnak)
CmapTools: kontzeptuen mapak egiteko tresna
Euskalbar: euskararekin lotutako web baliabideak atzitzeko tresna (Firefox-erako gehigarria)
eXeLearning: eduki didaktikoan sortzeko erreminta
FileZilla: FTP klientea
HAT (Hizkuntza Aukeratzeko Tresna): Windows-eko softwarea hizkuntzaz aldatzeko tresna
HiztegiBar: euskararekin lotutako web baliabideak atzitzeko tresna (Internet Explorer eta Chrome/Chromium-erako gehigarria)
Kudeaketako softwarea (ERP, CRM eta antzeko erremintak)
Lame – Audacity: Audio editatzaile eta grabatzailea
Miatu Erraz bilaketa liburutegia: euskarazko webguneetan bilaketak egiteko tresna
Moodle: Irakaskuntza kudeatzeko sistema (CMS edo LMS-a ingelesez)
Mozilla Firefox: Web nabigatzailea
Mozilla Thunderbird: Posta elektronikoko bezeroa.
Notepad ++: Testu editorea.
PDF Creator: dokumentuak PDF formatura bihurtzeko tresna
Plugin-ak
Elhuyar hiztegiak: Bulegotika tresnetarako hiztegi gehigarriak
OCR euskaraz: Karaktere ezagutze optikorako tresna
QuarkXPress-erako hitz zatitzailea
UZEIren sinonimoen hiztegia: Bulegotika tresnetarako hiztegi gehigarria
Skype: Internet bidezko deiak eta bideokonferentziak egiteko tresna
Sistema Eragileak
EusLinux 2011: Debianen oinarritutako GNU/Linux banaketa
MUbuntu 2013: Ubuntun oinarritutako GNU/Linux banaketa
MS Windows Hizkuntza paketeak: Microsoft-eko Sistema eragileak euskaratzeko softwarea
Software Librea Euskaraz 2.0: Windows-en erabiltzeko euskarazko softwarearen bilketa DVDa
Spybot Search&Destroy: Spywarea ezabatzeko tresna
VLC media player: multimedia erreproduktorea
WordPress: blogak argitaratzeko sistema
Xuxen: euskarazko testuak zuzentzeko tresna
Kudeaketa Software atalean Izaro ERPa falta zaizue, izan ere euskal herrian egindako ERPa da eta erabat euskaraz dago eskuragarri.
Mila esker.