X. AnimaDeba Animazio Zinemaldiaren gortina lehiaketako publikoaren saria Ikus-entzunezko ikasleek irabazi dute


Deban, abenduaren26tik 29ra X. Animazio Zinemaldia ospatu da eta zinemaldi honek antolatzen duen gortina lehiaketara 23 lan aurkeztu dira; horietako 9 Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleenak izan dira. Bi sari nagusi eman dira, gortina onenak 700 euro eta Debako garaikurra irabazi ditu, eta publikoaren sariak, 150 euro eta garaikurra eraman ditu.

Abenduaren 28an jakinarazi genuen AnimaDeba publikoko saria MUko Ikus-entzunezko komunikazioko 4.mailako ikasleek irabazi zutela, “Nola ez dagoela ezer?” gortinarekin. Taldea Anne Baskaranek, Josu Odriozolak eta Eider Ballinak osatzen dute. Nik eman nien albistea AnimaDeba lan-taldearen izenean eta saria irabazi zutela sinestea kostatu bazitzaien ere, albistea pozik eta ilusioz hartzera etorri ziren Debara.

Aurtengo edizioan, parte-hartze maila ona izan da eta aurkeztu diren lanen maila altua. Gortina onenaren saria Madrileko talde batek eraman du “30segundos, 8 historias” gortinarekin. Gure zorionik beroenak irabazle guztiei eta bereziki Anne, Josu eta Eiderrei, zorionak!

Bide batez, 4.mailako Ikus-entzunezko ikasleek, 2 asteko animazio teknikak ikasgaian egin zituzten gortinak erakusteko bide ezin hobea dela uste dut hau. Zorionak ere denoi egin duzuen lanagatik!

Publikoaren saria:

Egileak:  Eider Ballina Mondragon, Anne Baskaran Egido eta Josu Odriozola Epelde

Izenburua: Nola ez daola ezer?

Atabala ilustrazioak

——————

Egileak: Angela Carnovich, Myriam Lizarralde eta Sandra Pérez

Izenburua: Animadebaren bila

Atabala ilustrazioak

——————

Egileak:  Amaia Fuertes Vadillos, Unai Gil Kortabarria eta Leire Marimon Fonseca

Izenburua: Izarren begiralea

Atabala ilustrazioak

——————

Egileak: Ioseba Fuentes Echegoyen, Ion Garate Begiristain eta Alex Erkoreka Abio

Izenburua: Harrapatu Ezetz!

Atabala ilustrazioak

————-

Egileak: Irati Crespo Manjarrés eta Kristina Navarro

Izenburua: Oh shit!

Atabala ilustrazioak

————–

Egileak: Saioa Murua, Iñigo Otaegi eta Iratz Urkizu

Izenburua: Sortzea giltzarri

Atabala ilustrazioak

——————

Egileak: Ibai Zabala Arando, Imanol Eppherre eta Andoni Imaz

Izenburua: Eusebio Koban

Atabala ilustrazioak

——————

Egileak: Andrea Navarro, Nora Latatu eta Danel Goikoetxea

Izenburua: UPS

Atabala ilustrazioak

——————

Egileak: Jon Etxeberria, Jorge Fernandez eta Iker Gutierrez

Izenburua: Monocromatic love

Atabala ilustrazioak

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu