Indarkeria sinbolikoa, urriaren 15eko ekintzak
Etzi, urriak 15, MGEPeko Berdintasun Taldeak antolatuta Indarkeria sinbolikoaren inguruko bi ekintza egingo dira MGEPeko Iturripeko kanpusean: erakusketa bat eta mahai-inguru bat.
Erakusketa 7. eraikineko sarreran izango da, eta bertan material grafikoa eta bideoen proiekzioa ikusgai egongo da egun osoan zehar. Mahai-ingurua ondoan dagoen 7006 gelan izango da arratsaldeko 18:30tan, eta hizlariak Eunate Elio (MU) eta Oihana Etxebarrieta (EHko Bilgune Feminista) izango dira.
Ekintza hauek Emakundek sustau duen XI. Berdintasunerako gunearen baitan antolatu ditugu eta indarkeria sinbolikoaren inguruan izango dira, “Indarkeria Sinbolikoa: ikustezina dena agerian jarri ezazu” izango da ekintzon izenburua.
Gaian sartuta, indarkeri sinbolikoa askotan oharkabean geratzen diren hainbat ekintza eta jarrera batzen dituen kontzeptua da, baina horien ondorioak emakumeengan ondorio latzak ekarri ditzakete. Irudien bidez batzutan hobeto ulertzen da:
Gaur egungo ikuspuntuarekin lehen irudian oso argi ikusten da mezu horren atzean dagoen indarkeria, baina bere garaian ziuraski ez zen hain agerikoa izango. Bigarren irudia orain dela gutxiko kanpaina batekoa da, norberak atera ditzala ondorioak.
Bukatzeko, bideotxo bat uzten dizuet, eta gaiak interesa piztu badizue animatu eta etorri zaitezte erakusketa eta mahai-ingurura!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu