Berdintasunerako Foroaren ekintzak MUko GEPen
Iaz bezala aurten ere Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Emakundek sustaturiko 2015ko Berdintasunerako Foroan parte hartuko du, eta Berdintasun Taldeak antolatuta aurten bi ekintza planteatu ditugu datorren asterako:
“Emakumeak eta zientzia: zientzia emakumeen kontua ere bada” erakusketa
Zientzian erreferente maskulinoak asko eta oso ezezagunak dira, baina emakumezko zientzilariak ez dira hain ezagunak (bideo honen hasieran ondo azaltzen den moduan), eta erakusketa honek kontraste hori erakutsi nahi du, eta bide batez injeniaritzako ezagutza-arloetan garrantzitsuak izan diren emakumezkoak ezagutarazi nahi dira.
Noiz: Azaroak 23tik 27ra Arrasateko Iturripen eta Garaian eta azaroaren 30etik abenduaren 4ra Galarretan
Non: Arrasateko Iturripeko campusean, 1. eraikinaren aurreko pasarelan eta 11. eraikinean, eta Galarretan Orona Fundazioko eraikinean.
Ikasleak kontroleko indarkerian sentsibilizatzeko performancea
Gaur egungo genero indarkeria motak anitzak dira, eta horietako batzuk oharkabean geratzen dira, tartean gazteen artean sare sozialetan eta sakeleko telefonoaren inguruan gertatzen direnak. Horien inguruan sentsibilizazio ekintza moduan performance bat burutuko da.
Noiz: Azaroaren 24ean, 10:45tatik 11:15ak arte
Non: Iturripeko campusean
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu