Berdintasunerako Foroaren ekintzak MUko GEPen (II)


Aste honetan zehar  Emakundek sustatutako Berdintasunerako Foroaren baitan ekintzak antolatu ditugu MUko GEPen, hona hemen egindakoaren laburpen bat.

Erakusketa

Erakusketa aste honetan zehar Arrasateko Iturripe eta Garaian egon da ikusgai, eta datorren astean Galarretan egongo da.

“Emakumeak eta Zientzia: zientzia emakumeen kontua ere bada” erakusketa

Erakusketa honen helburuak erreferentziazkoak diren hainbat emakume zientzilarien berri ematea da, eta aldi berean gizonezko zientzilarien aldean dagoen kontrastea erakutsi (emakumeak orokorrean ezezagunak dira, eta gizonezko gehienak oso ezagunak)

Erakusketa_Iturripe

Erakusketa Iturripeko campusean

Erakusketa_Garaia

Erakusketa Garaiako eraikinean

Performance

Virginia Imazek egindako performancearen kronika bat egin du Maitane Muñozek Mondraberrirako (milesker Maitane!), hemen ikusi dezakezue:

Azaroaren 25ean Emakumeen indarkeriaren eguna dela eta MGEP-k Virginia Imaz ekarri du gaur goizean kanpusera

Hauek dira Maitanek bertan ateratako argazkietako batzuk:

Virginia Imaz-en performancea (Maitane Muñoz)

Virginia Imaz-en performancea (Maitane Muñoz)

 

Bi ekintzetako argazki guztiak bilduma honetan dituzue ikusgai: Berdintasunerako Foroa 2015

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu