Berdintasunaren inguruko I. Argazki Lehiaketa (epea zabalik apirilaren 8ra arte)


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Berdintasun Taldetik, martxoaren 8a dela eta, Berdintasunaren inguruko argazki lehiaketa bat antolatu dugu. Jarraian uzten dizkizuegu lehiaketaren oinarriak, animatu eta parte hartu ezazue!

Gaia:

Genero berdintasuna

Hartzaileak:

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko komunitate osoak parte hartu dezake (ikasleak eta langileak)

Parte-hartzea:

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu litzake. Txuri-beltzean edo koloretako argazkiak onartuko dira, originalak zein tratatuak, JPG formatuan. Argazki bakoitzarekin batera izenburua eta deskribapen edo azalpen txiki batekin batera bidaliko da, parte-hartzailearen izen-abizenekin batera.

Bidalketa eta entrega-epea

Lanak berdintasuna.mgep@mondragon.edu helbidera bidali beharko dira eta jaso izanaren adierazpena jasoko da bueltan.

Lanak gaur bertan jasotzen hasiko dira, martxoak 8 ‘Emakumeen Nazioarteko eguna’, eta apirilaren 8ra arte zabalik egongo da.

Epaimahaia:

Epaimahaia berdintasunaren gaiaren inguruko adituek eta lanen kalitate tekniko eta artistikoaren inguruko adituek osatuko dute.

Erabakia:

Argazki irabazlea apirilaren 11an jakinaraziko da, posta elektronikoaren bidez.

Erabakia apelaezina izango da.

Saria

Lehiaketaren irabazleak Elkarren material kulturala eskuratzeko 60€ko bono bat jasoko du.

Egiletasun aitortza

Lehiaketan parte-hartzen dutenek bidalitako lanaren egileak direla adierazten dute.

Eskubideen lagatzea:

Parte-hartzaile bakoitzak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Berdintasun Taldeari lanen erabilera, erreprodukzio eta hedatze eskubideak ematen dizkio, formatu digital zein inprimatuan, abisatzeko edo konpentsatzeko beharrik gabe, kontuan izanda ez dela inongo erabilera komertzialik egingo eta beti lanaren egilearen aipamena egingo dela.

Oinarrien onarpena

Lehiaketan parte-hartzean lehiaketaren oinarrien erabateko onarpena suposatzen du, baita epaimahaiak hartuko dituen erabakien onarpena ere.

Horretaz gain, jasotako argazki onenen aukeraketa egingo da, unibertsitate-komunitateak horietaz gozatu ahal izateko.

Animatu eta zorte on!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu