“Volar” dokumentalaren proiekzioak MGEPen


Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, MGEPen “Volar” dokumentalaren proiekzioak antolatu ditugu hurrengo data eta lekuetan:

  • Azaroaren 27an (astelehena) Arrasateko Iturripe campusean, 13:15etan 5002 gelan
  • Azaroaren 29an (asteazkena) Galarretako Orona-Ideo campusean, 12:00etan F003 gelan

Indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dituen filmea da “Volar”. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko ekintzak direla-eta, hainbat aretotan emango dute.

VolarEmakundek pelikula honen sorkuntza sustatu du emakume hauen testigantzak aldaketarako pizgarri izan daitezen, eta emakumeen kontrako indarkeriaren atzean zer dagoen azaltzeko ahalegina egiteko: nola eragiten die indarkeriak emakume hauen bizitzei eta euren ingurukoei, eta zein ondorio dakartzan. Pelikulako protagonistek gertatu zaiena kontatu nahi dute, gizarteak ulertu dezan zer den bizi izan dutena.

Pelikulak indarkeria jasaten duten emakumeen dibertsitatea erakusten du baita ere. Era honetara, protagonistak oso ezberdinak dira. Euren artean daude arkitektoa, unibertsitateko irakaslea, garbitzailea, gaztelaniazko irakaslea, historialaria, adinekoen zaintzailea, ikaslea eta bere boluntariotza lanak egin dituen emakumea.

Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari, eta ozen esaten diete inoiz izan direla indarkeriaren biktima baina gaur gainditu dutela eta beste emakume batzuentzako lagungarri izan daitezkeela. Pelikularekin, indarkeria jasan duten emakume guztiei eta indarkeriari aurre egiten ari diren guztiei egin nahi zaie omenaldia.”

Hemen uzten dizuegu ere filmearen trailerra:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu