Martxoak 8: Bizitzak erdigunean!


‘Bizitzak erdigunean’. Hori da datorren martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Arrasateko Emakume Txokoak herriko eragileekin elkarlanean antolatu duen ekintza bildumaren leloa.

Kartela June Baonza Pagaldaik burutu du eta ‘M8 besarkada’ izenburupean. XXII. Martxoak 8ko Kartel Lehiaketaren bitartez aukeratua izan da.

Martxoak 8ko kartela

Udalak herritarrak Martxoaren 8aren bueltan antolatu diren ekintza andanatan parte hartzera gonbidatu ditu. “Bizitzen erdigunean jarri nahi dugu aurtengoan fokoa. Eskubide berdintasunak pertsonen garapena dakar, eta hori da demokraziaren oinarrietako bat. Martxoaren 8ak ospakizunetarako balio du, orain arteko lorpenak nabarmentzeko, baina, haratago, aldarrikapena eta konpromiso eguna da Emakumeen Nazioarteko Egunekoa. Guztiona, gizon eta emakume, emakumearen papera oraindik ez baita esparru guztietan errekonozitzen”.

Honakoa da jarduera bilduma.

MARTXOAK 8KO KARTELEN ERAKUSKETA

Martxoaren 4tik 18ra, Emakume Txokoan Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 Egubakoitzean: 10:00-14:00

“ERROA ETA GEROA” DOKUMENTALAREN EMANALDIA ETA SOLASALDIA

Aurkezpena: Ane Gorosabel Monje eta Maribi Ugarteburu Martxoaren 3an martitzenean 19:00etan, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz.

SAGRAREN POEMAK

Martxoaren 4an, eguaztenean 19:00etan, Kulturaten, Areto Nagusian Antolatzaileak: Sagraren Lagunak

MARTXOAK 8KO EMAKUME ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA

Martxoaren 7an, zapatuan Seber Altube plazan 10:00etatik 14:00etara

MARTXOAK 8

12:30ean Manifa Seberotik 14:30ean Bazkari Feminista Seberon edo Azokan 16:30ean Mikro-irekia Seberon edo Azokan

ERRADIKALAK GINEN IKUSKIZUNA

Ane Labaka Mayoz (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkigilea) Martxoaren 7an, zapatuan 19:00etan, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

“NIK SINISTEN DIZUT” LIBURUAREN AURKEZPENA

Samara Velte, liburuaren egilearen eskutik Martxoaren 17an, martitzenean 18:30ean, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

“ARGI-IZPIAK TXARRANTXEN ARTEAN. 14 BEGIRADA KARTZELA FEMINISMOTIK BIRPENTSATZEKO” LIBURUAREN AURKEZPENA

Maria Ruiz Torruelo , Oihana Etxebarrieta Legard, Laura Vera Jimenez Martxoaren 18an, eguaztenean 19:00etan, Kulturaten. Antolatzailea: Mugimendu Feminista, Euskaraz.

ZINEGOAK HEDAPENA

Film laburren emanaldia Martxoaren 26an, eguenean 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian Euskaraz eta gaztelaniaz.


Hiriburutan ere hainbat ekitaldi egongo dira:

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu