15M eta hiritar ernegatuak


M-15 mugimendua, nazioartean ingelesez Spanish Revolution (“Espainiar Iraultza”, euskaraz), espainiar estatuan 2011ko maiatzaz geroztik izan zen protesta eta gizarte mugimendua da, hasieran hainbat hiritan kanpaldi iraunkorrak eginez aste batzuetan zehar eta politikoen eta interes ekonomikoen aurkako protesta-ekintza zuzenak ondoren, benetako demokrazia eta erreforma politiko eta sozioekonomiko sakonak exijitzeko. Protestetan parte hartzen zuten pertsonei gaztelaniaz Ciudadanos Indignados (euskaraz, Hiritar Haserretuak) deitu zitzaien. Protesta mugimenduak modu autonoman garatu zen, bere baitan inongo talde edo erakunderen parte hartze nabarmenik gabe eta antolakuntza horizontal eta lauso batez. Hasierako ekimena maiatzaren 15ean Espainiako hainbat hiritan Democracia Real Ya taldeak eta atxikitako beste hainbat elkartek deituriko elkarretaratzeak izan ziren. Bertan milaka pertsona bildu ziren, sare sozialen bidez antolaturik, Espainianbenetako demokrazia eskatuz, bi alderdi politiko nagusien ustelkeria eta nagusigoa, gazteen langabezia altua, gobernuak krisia dela eta bankuei emaniko diru-laguntza salatuz eta beste hainbat aldarrikapenekin batera.

Tertulia 1.3. Indignados

1.3. batzordea gau honen inguruko tertulia edo solasaldia antolatu zuen martxoak 21ean. Horretarako Pablo Sal irakaslearekin jarri ziren harremanetan, nahiz eta aditu fina ez izan, bere ibilbide akademiko eta mugimenduarekiko izandako interes pertsonalagatik. Adibide bezala Pablok bere karrera amaierako proiektua Cuban bete zuen, bertako enpresa baten berriguteraketa antolatzen.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu