Munduaren irakurketa ikasgelatik


Jamás acepté que la práctica educativa debería limitarse sólo a la lectura de la palabra, a la lectura de los textos, sino que debería incluir la lectura del contexto, la lectura del mundo. Paulo Freire

Irakasle batek bere ikasleen aurrean lanean ari denean, ezinezkoa da fisika bakarrik erakustea. Lehengoan egoile batek zera esan zidan: “Ese tío, con esa barba que tiene, una barba de dejarse barba, no de no me apetece afeitarme o soy un desaliñado, no no; una barba que te hace pensar: ese tío sabe lo que dice, de cualquier cosa eh!, no sólo de física, ese tío sabe lo que dice”.

Jakina da hezkuntza formalak formaldu egiten duela. Gugandik urruti xamar bizi diren gorbatadun batzuk, lanbide bat lortzeko behar diren eduki eta jakituria zehatzak finkatzen dituzte. Esaten dute: “ingeniari batek fisikan hau hau hau eta beste hori ere egiten jakin behar ditu”. Eta neurri batean hala izan behar da, modu batera edo bestera pertsona bat zerbait egiteko gai den ziurtatzeko beharra dugulako. Gizarteak bere kideen gaitasunak neurtu egin behar ditu, eta ahalmen horien fidagarritasuna baieztatzeko beharra du.

Are gehiago, hezkuntza formalaren lana transmisio kulturala ere bada. Jakin badakigu pertsonen arteko harremanean, interakzioan, balio eta lege moralen kutsatze bat ematen dela, batez ere helduen aldetik ume eta gazteekiko. Arau orokor honek irakasleentzako ere balio du noski, baita unibertsitate mailako irakasleentzat ere.

Irakasleak berez, nahiko luke marrazkian hain barregarri suertatzen den adiera hori horrela balitz. Neketsua da oso ikasleen galderei, atentzio deiei, kontzentrazio galtze eta abarrei behar bezala erantzutea. Zaila behar du talde batean ikasle guztien atentzioa lortzea, azalpen egoki eta aberasgarriak egitea eta gizarteak eskatzen duen transmisio kultural hori ere zaintzea. Ez da makala gero irakaslearen erronka.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu