Orandum est ut sit mens sana in corpore sano


“Zaindu maite duzun hori” dio Ruperrek zentzu zehatz batean, post honetako izenburuarekin zerikusi gutxi duen zentzu batean. Itsuraz behintzat. Gerturako betaurrekoak erabilita ordea norberaren herria maitatzea, lagun urkoa maitatzea, ingurukoa eta ingurumena maitatzea, dena finean, norkbere burua maitatzetik hasten dela konturatuko gara.

De GYM

Hemen ez dugu otoitz egitearen aldeko aldarrikapenik egingo, baina bai hausnarketa eta oreka emozionala hartan ere. Burmuinaren inteligentzia eta gorputzaren indarra, izpiritu osasuntsu batekin kareoretu behar dira.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu