Luz Saint Sauveur


Badira urte batzuk eskiatzera irtetzen garela Frantzia aldera. Otsailean unibertsitateak libre ematen dituen aste eta piku hori aprobetxatuz, Biteriko egoiliar talde bat Pirineotako mendi txurituak zapaltzera joan ohi da, bide batez kirol piska bat egin, ondo pasa, ipurdiak berotu ezer hautsi gabe, eta azken finean elkarbizitzan harremanak estutu.

MC 2.3. Eski irteera

Aurten batzorde batek irteera hau bere Master Class modura antolatzea erabaki du. Ekintza konplexu bat antolatzeko garaian beti azaltzen dira goraberak. Batek autobusa Arrasatetik irtetzea nahi du, besteak hiriburuetatik, hirugarren batek bazkariak pistetako jatetxetan egin nahi ditu eta laugarren batek ordea bokatekin eta abar luze luze luze bat. Buruhauste ederrak!!!

Hala eta guztiz ere, irteera polita atera da. Egoiliarrek ondo baino hobeto pasa dute eta esperientzia errepikatzeko gogokin geratu dira gainera.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu