Haur eta gazteen astialdirako begirale ikastaroa


Batzordeetako batek antolatutako master class-a begirale ikastaroa egitea izan da. Ikaragarria.

Hogei lagun joan dira Soncillon (Burgos) dagoen gazte aterpetxera ikastaro trinko bat jasotzera. Bost egunetan 50 ordutako bloke teorikoa jaso dute eta hurrengo pausoa, 100 ordutako bigarren bloke bat da. Hau aukera askekoa da, honek esan nahi du, gaiarekin zerikusia duen formazioa izan behar duela baina edozein motatakoa izan daitekela eta konbalidatu daitekela. Eta azkenik 150 ordutako praktikak bete beharko dituzte.

Bost egunetako elkarbizitzan landutako gaiak hauek izan dira:

  • Jolas eta teknika ludikoak
  • Astialdiko begiralearen oinarrizko irizpideak
  • Ekintza programaketa eta ebaluazioa
  • Begiralearen profila eta ardurak
  • Gaztela Leoiko oinarrizko legedia
  • Segurtasuna
  • Fomaziorako egitasmo pertsonala
  • Akanpada
Caracuel

Informazio gehiago argazkian klikatuz

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu