LiteraturT


Literatura gauza asko izan daiteke, edo eta berez, bada. Barrenak zirikatu, bidegabekeriak salatu, sentimendu desberdinen astintzaile eta beste hainbat lan eta betebehar izan ditu.

Badira pertsonak ezin dutenak liburu bat baino gehiago batera irakurri, eta beste batzuk ordea hiru eta lau irensten dituzte irakurtzen ari diren istorioak nahasteko beldurrik gabe. Eta beste muturrean badago mordoxkatxo batek osatzen duen beste talde bat, zeintzuek sekula libururik irakurri ez duten.

Irakurtzea gozada bat da, plazer sakon bat eskaintzen duen aktibitatea. Eta baita miragarria ere, hamaika mundu desberdin eta zoragarri pizten dizkigulako gure barruan. Telebistak edo internetek ez bezala, irudiak barru-barrutik sortarazten dizkigu. Beste biek imajina eta ikuspegi jakin bat aurkezten dute, baina liburuak ateak irekitzen dizkizu soilik, begia bihotzera begira dagoen teleskopioan kokatzen dizu eta norberarenak diren eta norberagandik jaiotzen direnak ematen dizkizu. Hau da, zu azpimarratzen zaitu. Baina horrek lan bat suposatzen du, liburua ireki eta irakurtzearen lana alegia.

Aurten Biteriko LiteraturTaldea horixe egiten saiatu da Eskolako Liburutegiarekin batera. Liburu eguna ospatzeko hainbat ipuin eta liburuxken talde irakurketa antolatu zuten. Unibertsitateko irakurlerik hoberenak eta saiatuenak geturatu ziren eta behar bezalako lana egin zuten.

LiteraturT

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu