Eskua luzatuz mundua eraiki


Aspaldi ez dugu Haima taldearen berririk izan esparru honetan. Ixileko lanean ibili garelako da hori. Etiopian lan egiten ari den GGKE batekin harremanetan egon gara lanean gogo biziz, proiektu bat finkatzeko asmoz. Erakunde honek, injineruz beterik gaudenez, proiektua guk geuk garatzea eskatu zigun eta gure ezintasuna onartzeaz bat, graduko 3.mailako POPBL bezala planteatzea otu zitzaigun. Horrela ba, hainbat irakaslerekin elkartu eta bide berri hau jorratzen saiatu gara, baina oraingoz ez du emaitza pozgarririk eman. Ibilbide hau baztertu gabe, lanean jarraituko dugu ordea kooperazio internazionaleko esperientzia baten bila.

niños_africanosUrtero Haima taldean sartzen den egoiliar multzo bat osatzeko gai gara, horrek esan nahi du solidaritatean inguruan lan egiteko prest dagoen gazte mordoxkatxo bat badagoela, eta nahi hori asbetetzen saiatuko gara. Hemendik aurreko estrategia honako hau izango da: GGKE desberdinekin bilerak antolatuko ditugu eta Haima taldea eskainiko diegu antolaturiko eta modu egokian prestaturiko eta lanerako prest dagoen boluntario talde bat bezala. Erakundeak abian duen proiektu zehatz batetan inplikatzea izango litzateke helburua, horrela proiektu horrekiko sentsibilizazio ekintzak martxan jarriko dira eta dirulaguntzak bilatuko dira. Lan horren ordainetan, Haima taldeak laguntzen ari den proiektu hori garatzen ari den herrialdea bisitatzeko aukera izango du.

Oraingoz, gure kide bat Etiopiara joango da laister eta bertan lanean diardun erakunde batekin tratu hau lantzen saiatuko da. Beste alde batetik, beste kide bat, beste erakunde batekin elkartzera doa urrengo asteetan guzti honetaz hitz egin eta elkarlan bat finkatzeko asmoz.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu