Utopiaruntz bizikletan


para el blogDatozen aste hauetan, hamalau pertsona Addis Abebatik Wukrora bizikletan joango dira 1000km inguruko ibilbidea betez. Txirrindu froga hau, DONOSTIAtik WUKROra, utopiaruntz bizikletan, kilometro bakoitza 20 €tan saltzeko nahiarekin jaio da, horrela Angel Olaranek bertan egiten ari den lan eskergari bultzadatxo bat eman ahal izateko eta bide batez, bere ekimena mundu zabalera helarazteko.

Lortutako dirua Etiopia Utopia Fundazioak Wukron martxan dituen hainbat proiektu bideratzeko erabiliko da.

Horra txirrindulari froga honen lehen edizioaren promoa:

A! eta beste gauza bat, Leirekin batera Iñaki ere joango da ekainak 22an Wukrora. Eta txirrindulariak Wukrora ekainak 26an iritsiko direnez, euren zain egongo dira ongietorria emateko eta egindako lanagatik zorionak emateko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu